[Rolaldia] Infernuko ahutzen kripta

Maizterra: Mikel
Jolasa edo sistema: Savage Worlds
Partidaren izena: Infernuko ahutzen kripta
Jokalari kopurua:3-4
Partidaren sinopsia: Infernuko Ahutzen mendatean aktibitate bolkaniko berri bat hasi da eta errauts hodei ilunak inguruko lurraldeetara zabaltzen ari dira inguruko animaliak izutuz eta ihesera bultzatuz.

Fario txarreko hodeiak inguruko herrien biziraupenean eragin txarra du, gogor jotzen baititu eta merkatariak Ahutzetan dagoen aintzinako Kripta ikertzeko jende bila ari dira… pertsonaiak ikertzaile talde bat izango direlarik.
Eguna eta ordua: Abenduak 7, 21:00
Partidaren iraupena: 3-4 ordu
Beharrezko baldintza teknikoak: Roll20 edo Foundry VTT (nabigatzailea)
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X txartela
Umeentzako egokia al da? Ez
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai.
Partidaren edukiari buruzko oharrak (biolentzia, sexua, umore beltza eta beste: Biolentzia ez esplizitoa egotea posible da.

Partidan izena emateko erantzun post honi izen-abizenak edo ezizen bat eta kontakturako email bat erabilita eta interesa adierazita. Lekuak iruzkinaren dataren arabera banatuko dira, partida bete arte.

Zabaldu: