Britania Handia pandemian murgilduta dago. Egungo kutsatze datuekin, Londresek ez du berriz geratzea beste irtenbiderik izango.

Gainerako mendebalde liberala arnasestuka dabil, igarotzen den egunero erakusten duelarik Covid 19-aren erronkari aurre egiteko ezintasuna.

Italia ez da txertoa administratzeko plangintza ere egiteko gai, eta iritsi diren dosi apurrak oso astiro jartzen ari dira, ez dagoelako pertsonal nahikorik. Jende gehiena txertoa hartzea edo ez hartzea hautu indibiduala balitz bezala arrazoitzen ari da, eta eztabaida hori nahikoa da pentsamendu liberalaren atzerapena erakusteko. Gizarte burgesean bizi gara eta normala da horrelakoak gertatzea, baina hau ez da gisa honetako pandemia bati aurre egiteko modua. Kubak, Txinak eta Vietnamek esaten digute prebentzioak hautu bat dakarrela berekin, eta hautu horretan segurtasun kolektiboa askatasun indibiduala baino garrantzitsuagoa dela. Horren ondorioz, pandemia kudeatzeko orduan sistema sozialista garaile agertzen da, azken horietan ongizate orokorra enpresa-askatasunaren aurretik dagoelako formalki.

Atzo ikusi nuen Salvatore Prinzik argitaratutako Napoliko argazki zaharra: koleraren garaiak ziren eta herritarrek, bereziki langileek, txertaketa orokorra eskatzen zuten. 1973 zen. Zer gertatu da orduz geroztik? Zergatik galdu behar dugu denbora teoria erreakzionario ilunekin, “denok txerta gaitezen” esan beharrean? Zergatik gaur egun ez dugu orduko konfiantza zientziarengan? Sinplea da: zientzia, mendebaldean, ongizate orokorraren zerbitzura egon beharrean akumulazio pribatuaren esku dagoelako. Denok dakigulako multinazional pribatu baten helburu nagusia mozkinak lortzea dela. Egia da, eta beharrezkoa da horren jakitun izatea.

Alabaina, aspektu honek ez du apur bat ere lausotzen indarrez baieztatu beharreko errealitatea: txertoak gizateriaren konkistak dira, haiek gabe baztangak, kolerak eta beste gaixotasunek hondamendia ekarriko zuketen, eta, aldiz, kontrolatuak izan dira. Zorionez, zientziari esker txertoek Covida ere geldituko dute; horregatik, doakoak izan behar dira eta mundu osoko biztanleriaren artean banatu behar dira. Kuba hilabete gutxi batzuk barru hasiko da egiten. Sozialismoaren eta barbariearen arteko desberdintasunaren isla.

Argazkian, Napoliko langabetu antolatuak kolera pandemiaren garaian, txertaketa orokorra eskatzen.

Francesco Piobbichi Mediterraneoan Hope elkarteko langile soziala da Lampedusa irlan erakunde honek lantzen dituen proiektuetan. Marrazkilari sozialtzat du bere burua, eta bere lan ezagunenak ‘Disegni falla frontiera’ sailean jasotzen ditu, marrazkien bidez Mediterraneoko basakeriaren istoriak erakutsiz.

Azaleko argazkiaren iturria: Salvatore Prinzi. Jatorrizkoa: facebooken

Stamattina a Napoli una straordinaria mobilitazione popolare per chiedere vaccini per tutti. Grazie ai militanti comunisti e ai medici democratici è stato allestito il primo centro di vaccinazione presso la Casa del popolo di Ponticelli. Di fronte alla mancanza di indicazioni sanitarie, i napoletani hanno un’unica scelta: imporre la distribuzione gratuita di disinfettanti e dispositivi di protezione, nonché la costituzione di centri sanitari dislocati nei vari quartieri.  L’epidemia può essere sconfitta solo se nel più breve tempo possibile si portano i benefici della ricerca scientifica alle classi popolari! (questo post lo avevo scritto nell’agosto del 1973 ma c’erano problemi di connessione e facebook lo ha pubblicato solo ora).

 


La Gran Bretagna è travolta dalla pandemia. Londra non potrà che fermarsi di nuovo con le cifre attuali di contagio.

Il resto dell’occidente liberista annaspa dimostrando ogni giorno che passa la sua incapacità nell’affrontare la sfida del Covid 19. L’Italia non è in grado nemmeno di predisporre una programmazione adeguata della somministrazione del vaccino e le poche dosi arrivate sono fatte al rallentatore perché manca il personale. La maggior parte delle persone ragiona come se il tema del vaccino sia una scelta individuale sia nel caso di farlo che di non farlo, solo questo dibattito dimostra l’arretratezza del pensiero liberale. Viviamo in una società borghese ed è comprensibile che questo accada. Ma non è questo il modo di affrontare una pandemia di questo tipo. Cuba, Cina, VIetnam ci dicono che esiste un tema, quello della prevenzione che richiede una scelta nella quale la libertà individuale degrada di fronte alla sicurezza collettiva. Ed è per questo che un sistema socialista in cui la prevalenza del bene comune è superiore formalmente alla libertà d’impresa privata si dimostra vincente nel gestire la pandemia. Vedevo ieri che Salvatore Prinzi pubblicava una vecchia foto di Napoli ai tempi del colera in cui la popolazione, in particolare le fasce popolari della città richiedevano la vaccinazione di massa. Era il 1973. Cosa è successo da allora? Perché invece di dire vacciniamoci tutti dobbiamo perdere tempo con le teorie reazionarie e oscurantiste? Perché oggi non abbiamo la stessa fiducia nella scienza? Semplicemente perché questa nell’occidente è al servizio di un processo di accumulazione privata invece che verso il bene comune. Perché tutti sanno che una multinazionale privata ha il profitto al centro della sua azione. È vero, e occorre avere coscienza di questo. Ma sia chiaro, questo aspetto non sposta però di un metro il punto da affermare con forza. Ovvero che i vaccini sono una conquista dell’umanità, senza di loro il vaiolo, il colera, ed altre malattie avrebbero devastato l’umanità ed invece sono state fermate. Per fortuna, grazie alla scienza i vaccini fermeranno anche il Covid, ed è per questo che devono essere gratuiti e distribuiti a tutta la popolazione mondiale. Cuba tra pochi mesi inizierà a farlo. La differenza tra socialismo e barbarie sta tutta qui.

Nella foto manifestazione dei disoccupati organizzati di Napoli durante la pandemia del corela a favore della vaccinazione di massa.

Post originala facebooken