ADUR: Erresuma baten sorrera

Plazer eta ohore handia da guretzat erdi-itxialdi eta distantziatze garaiotan euskaraz sortutako rol joko baten 3 saiotako mini-kanpaina hau aurkeztea zer eta Euskal Herriaren antzinatasun mitikoan murgiltzeko. Etorkizunaren nostalkia pizteko artefaktua izaki, Etzi Portu Maritimotik zintzoki eskertzen ditugu gure iragana modu ludikoan asmatu eta habitatzeko aukerak.

Erresuma baten sorrera Eneko Azedo ADUR rol jokoaren sortzaileak zuzendutako hiru ataletako abentura da, Orreagako gatazkatik abiatu, Mari jainkosaren topo egin eta Buruzagien Buruzagiraino eramango gaituena.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Eneko Azedori ekoizpenean jarritako mimoagatik, eta euskeraz rolean aritzeko aukera berriak esperimentatzeko aukerak zabaltzeko egindako lanagatik.

Eta behin aurkezpenak eginda… goza ezazue Erresuma baten sorreraz!

ADUR rol jokoa @AdurJokoa kontuan jarrai dezakezue twitterren.

Zabaldu: