Tokiko garapenerako tresna finantziario berriak

Aurreko idatzi batean komentatu nuen nola izan daitezkeen finantza etikoak burujabetzarako tresna [1] eta aurkeztu nituen ere bide horretarako tresna izan daitezkeen Fiare eta Coop57. Orain ordea tresna hauekin gure inguruko ekonomian nola eragin daitekeen pentsatzen astea tokatzen da, tokiko garapenerako tresna finantziario berriak izan daitezke?

Biak momentu honetan zerbitzua eman dezaketen izaera sozial sendoko erakundeak dira, eta zerbait aipatu behar bada, eta benetan kontuan izan, bien osagarritasuna da. Bai izaeran, bai oinarri soziala osatzerakoan, eta baita zerbitzuak eskaintzerakoan osagarriak izanik, ez dugu bata edo bestearen arteko aukeraketa bat egin beharrik, bien osagarritasuna ondo aztertu eta tresna diren aldetik bakoitza zertarako erabili daitekeen ondo aztertzea da klabea.
Bi proiektuak Euskal Herriko tokiko garapenean tresna garrantzitsuak bihurtu daitezke. Hiru arrazoi nagusi kontuan izanda:

  1. Tokiko garapen ekonomikorako finantza erakunderik ez dago. Fiare eta Coop57 finantziazioa eskaintzen ari dira gaur egun.
  2. Batez ere ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarritutako proiektuak finantzatu, bultzatu eta saretzeko egiturak dira eta bide horretan garapen eredu eraldatzaileak zabaltzeko eragile izan daitezke.
  3. Tokiko taldeen bitartez eta bultzatzen dituzten proiektuen izaeraren ondorioz tokiko ikuspegia garatua dute bi erakundeek.

Argi dago tokiko garapenerako tresna finantzarioen beharra dagoela, eta orain arte teorikoki behintzat horretarako existitzen ziren erakundeek, Kutxek, izaera hori galdu dutela bankarizazioaren bidean, gainera kontrol publikorako aukerak erabat murriztu direlarik. Horregatik beharrezkoa da, finantziazio tresna publikoen inguruko eztabaida eta birplanteamendua emateaz gain, momentu honetan dagoeneko martxan dauden tresnak erabiltzea, gaurtik hasita, eta hor kokatzen dira Fiare eta Coop57. Ekonomia erreala eta herritarren mesedetara jarritako tresnak dira, ekonomiaren izaera soziala hobesten dutenak eta zerbitzua emateko prest daudenak.
Huek dira tokiko garapen ekonomiko eraldatzailearen inguruan egin daitezkeen zenbait ekintza, Coop57 eta Fiareren lan eta egiturekin elkarlanean (Garapena behar duten proposamenak dira):

Bide horretan ere Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak Udal eta tokiko erakundeentzat 10 proposamen egin ditu.[2]

Badago lana tresna finantziario berri hauek zabaltzen, baina esfortzuak merezi du, beharra badago eta.

Estekak:

[1] https://etzi.pm/2015/09/finantza-etikoak-burujabetzarako-tresna-izango-dira/

[2] http://olatukoop.net/ekonomia-sozial-eraldatzailea-herrietan-bultzatzeko-proposamena/

Irudia: “Genova-1810ca-acquatinta-Garneray-part-mura” by Ambroise-Louis Garneray – mio file. Licensed under Public Domain via Commons – https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Genova-1810ca-acquatinta-Garneray-part-mura.jpg#/media/File:Genova-1810ca-acquatinta-Garneray-part-mura.jpg

Zabaldu: