Raspberry Pi Zero 5 dolarren truke

Aurreko astean 5 dolarren truke ordenagailu bat erosteko aukera izango nuela esan balidate, ez nuen sinetsiko. Baina aste honetan Raspberry Pi Zero mini ordenagailua aurkeztu dute, $5etan eros daitekeen plakatxoa. Prezioa horren merkea da, The MagPi aldizkariaren abenduko alearekin oparitzen dutela.

pi-zero_f3
Raspberry Pi Foundation. CC BY-SA 4.0

Lehen Raspberry Piaren bihotza darabil (Broadcom BCM2835), baina oraingoan 1GHzko abiaduran. MicroSD txartela sartzeko aukera eta 512MB RAM ditu. Mini-HDMI portuaren bidez pantaila bat konektatu daiteke eta bi micro USB portu dakartza (hauetako bat USB OTG sistemarekin). Plaka txiki honek ez dauka sarera konektatzeko gailurik, baina WiFi USB gailu baten bidez edozein sarera konekta genezake. Ordenagailua eskura ditugun mugikor kargatzaile baten bidez hartu dezake argindarra. Ezaugarri hauez gain, 40 pin izango ditugu nahi adina konexio programatzeko.

The doctor has her #PiZero. pic.twitter.com/eKSQvOhI4Q

— Hannah (@Pi_In_The_Sky) November 26, 2015

Bere tamaina txikiak Raspberry Piaren mundua indartzera dator (baita belarritakoena). Orain arte garatu diren proiektu guztiek beste dimentsio batean eragiteko eta lan egiteko aukera izango dute orain.
Dagoeneko denda hauetan (Element14, The Pi Hut, Pimoroni, Adafruit, and Micro Center) eros daiteke.

Badugu gure #PiZero txikia pic.twitter.com/UEGyN4uIxD

— Talaios Kooperatiba (@TalaiosKoop) December 1, 2015

Guri iritsi zaizkigu jada.