Modernitatetik garai globalera

Emantzipazioaren ekipoetako logeletako azken txokora arte iritsi da progresoaren think tanka. Entzuten da, adibidez, «talibanak Erdi Aroan bizi dira» esaten den bakoitzean. Baina ez. Talibanak, gu geu bezala 2015ean bizi dira. Manuel Valls eta Albert Rivera ez dira XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkadakoak. Gure garaikideak dira. Susan Buck-Morss-en bi eskuliburuetan esplikatzen da hau ongi: XIX. mendean kokatzen duen Hegel Haitin liburu bikoitzan, eta irailak 11ko atentatuen ostean Terrorearen ostean pentsatuz testu bilduman.

Valls

Eta ordea, turbokapitalismoaren aldeko bi ekipo birtuosoenetakoek –mendebaldeko neoliberalek eta ekialdeko neoliberalek– argi dute. Azaroaren 25ean Eric Zemmour eskuin muturrekoak gogorarazi zuen Paris Premiereko bere saioan: «Saudi Arabia arrakasta lortu duen Estatu Islamiarra da».

Zeren hori egiten ari baita Estatu Islamiarra. Kapital handien diskurtsoa hartu eta aplikatu. Jacques Attali merkatu askearen defendatzaileak prime timean emigrazioari egin zion apologia hura: «gaur egun munduko 200 milioi biztanle jaio ez diren herrialdean bizi dira, 30 urtean 1.000 milioi izango dira». Solasaldi hartan esan zuen esaldi sonatu hura: «Herrialdeak hotelak dira eta inbertsoreei harrera egin behar die, inbertsioei, ikerlariei, berritzaileei, eta lan egin nahi dutenei. Eta ez dira zertan izan masterrak ikasi dituztenak. Bigarren Hezkuntzarik ez dutenek ere energia eta borondate handia daukate».

RiveraWahabismo militanteak ere hala egiten du: mundu osoa du guda zelai, edonon dauzka hotelak. Edonon jaio zaitezke, edonon atentatu bat egin, kapitalismo basatiaren milaka aurpegietako bat gehiago da.

Neoliberalen pentsalari handietako batek idatzi zuen 1996an (184. or.):

«Demokrazia sustatu behar da salbu eta fundamentalista islamiarrak boterera eramaten baditu; ez ugaritze nuklearra Iranentzat eta Irakentzat dago pentsatua, baina ez Israelentzat; merkatu askea hazkunde ekonomikoaren elixirra da, baina ez nekazaritzarentzat (edo altzairuarentzat orain); giza eskubideak afera bat dira Txinarentzat, baina ez Saudi Arabiarentzat; Kuwaiteko petrolioaren kontrako erasoak masiboki arbuiatu behar dira, baina petroliorik gabeko bosniarren aurkako erasoak ez dira arbuiatu behar».

RoyaleSamuel Huntingtonek berak ematen du eskuin muturretik progresismo multikulturaleraino egun indarrean dagoen konklusioa: «Neurri bikoitzak dira egungo praktikan neurri unibertsalen prezio ekidinezina». Susan Buck-Morssek ondorioztatzen duenez, pentsamolde neokontserbadoreak «Mundu mailako esfera publikoa abandonatzen du hasieratik». Abandonatzen du aurpegi neokontserbadorearekin, aurpegi erreakzionarioarekin eta baita aurpegi multikulturalarekin ere.

Ez dezagun ahaztu Jacques Attalik François Mitterrandekin zuen ko, laborazio estua 70eko hamarkadan. Nola promozionatu zituen François Hollande eta Ségolène Royale eta nola izan den murrizketen aldekoa: 80ko hamarkadatik.

Zabaldu: