Inteligentzia arloko analistak ez dira makinak, ez dira alde batetik informazioa sartzen zaien (input) eta bestetik txostenak ateratzen zaizkien (output) kaxak. Ez dira milaka kalkulu egin ondoren produktu bat sortzen duten ordenagailuak.
Inteligentzia arloko analista pertsona bat da, bere historia propioarekin, ikasketa eta titulu jakin batzuekin eta ingurune sozial zehatz batekin. Eta honek guztiak, noski, eragina izango du bere iritzi eta balorazioetan. Bi eremuek, barnekoak zein kanpokoak, mugak sortuko dizkio bere ekinbidean aritzeko orduan.
Hona hemen muga hauetako batzuk:
Pentsamendu nagusitasuna
Pentsamendua aurretik izandako esperientzietan oinarrituta dago. Informazio berria iraganarekin zein egungo kezkekin erlazionatzeko joera dago.
Ondorioztatze azkarregia
Sinpletasunaren nahiak, berehalakotasunak edo biek batera, arazo baten azterketaren itxiera azkarrera eramaten dute.
Parekotasun desegokia
Gertaera bat iraganeko beste baten parekoa denaren pertzepzioa, berau kontzeptu edo ekintza batzuen inguruko oinarri desegoki batetik eratorria; edo baliorik gabeko irizpideetatik eratorria.
Historiaren azaleko irakaspenak
Faktoreen gehiegizko orokortasunera daramaten eta aztertzen ari den egoerarekiko estrapolazio desegoki bat egiten duen historiako kontzeptu edo gertaeren analisi akritiko edo friboloak egitea.
Ekintza bateratua
Aztertzen diren erakunde zein herrialdeen ekintzen bateratasunaren ustea. Besteen portaera dena baino planifikatuagoa, zentralizatuagoa eta koordinatuagoa denaren pertzepzioa. Istripua edo kaosa baztertzea. Gainontzekoen pertzepzio okerrak ez ditu detektatzen. Oinarrizko hutsegite bat da.
Instituzioarekiko atxikimendua
Antolakuntzaren Parrokialismoa ere deitua. Entitate baten parte izatean arauekiko erabakiekiko eta ikuspegiekiko hartzen den atxikimendu zurruna. Funtzio zehatz baten espezializazioaren zein talde pentsamenduaren ondorio izan daiteke.
Gehiegizko konpartimentazioa
Sekretismoaren gorazarrea. Lan eremu bakoitzaren garrantzia lan kolaboratiboaren gainetik jartzen da, erakundearen parte bakoitzak duen informazio partzialarekiko konfiantza artifizialki handituz. Aldi berean informazioaren estutasuna eta partzialtasuna gailentzen da antolakundean.
Ispilu irudia
Besteak norberarekiko dugun pertzepzioaren arabera aztertzea. Sistema itxietan eta asko konpartimentatutakoetan errazago ematen da.
Etnozentrismoa
Kultura, sinesmen ideologiko eta gainontzekoen espektatiben proiekzioa. Ekintzaren zergatien arrazonamenduaren garrantzia gehiegizkoa.
Enpatia falta
Gainontzekoek haien munduarekiko duten ulerkeraren, bertan duten paperaren eta haien interesen pertzepzioa ulertzeko gaitasun falta. Finean, gainontzekoen tokian haien ikuspuntuekin jartzeko gaitasun eza.
Ezjakintasuna
Ezagutza falta. Antolakuntza arazoa bada, eremu batzuetan gertatzen den arazo partzial eta kotatu bat bezala hartzen da. Arrazoi ezberdinak izan ditzake muga-akats honek: jakin-min falta, etnozentrismoa, ikuspegi estuegia, errealitatearen ukazioa, …
Arrazionalitatearen ukazioa
Beste aktore batzuen jarduera gaitasuna arrazionaltasun faltagatik dela uste izatea.
Aktore arrazionala
Besteek beti modu arrazionalean jokatzen dutenaren hipotesia, norberaren portaera arrazionalaren goraipatzetik eratorria. Aurreko posizioaren guztiz kontrakoa.
Bitarteko eta helburuen arteko proportzionaltasun faltsua
Arerioak bere helburuekiko proportzionalak diren indarrak erabiliko dituenaren egiaztatu gabeko aurreiritzia. Besteen intentzioak jakinik haien ekintzen kostu eta ondorioen jabe direnaren ustea.
Ebidentzien ukazioa
Aurretik dugun informazioarekin talkan dagoen informazio berria alde batera uztea.
Idealizazioa
Sinesmen sistema baten parte gisa izan denaren, orain denaren, izango denaren zein izan beharko lukeenaren pertzepzioa izatea.
Ekiditea, defentsa mekanismo bezala
Estimulu mehatxagarriak eta alarmak sumatu eta ulertzea ekiditea. Erabaki mingarriak ekiditearen beharra.
Estimazio subjektiboetan gehiegizko konfiantza
Ebaluazioan akats optimista. Analisiaren itxiera goiztiarra edo azkarra ekar lezake.
Gehiegizko optimismoa
Gehiegizko sinesmenaren esajeraziotik autokonplazentzia eta gehiegizko konfiantza sortzea.
Analisi onena
Aktoreek norberak aurreikusi bezala jokatuko dutenaren uste orokorrean oinarritutako ebaluazio optimista: aurreikusitako interesak defendatuko dituztela, aurreikusitako preferentzia politikoak izango dituztela…
Kontserbadore izatea
Arriskua ekiditearen nahia. Probabilitate oso altu edo oso baxuen estimazioak ekiditearen joera. Usteen egiaztapenak bilatzera joatearen joera. Pentsamendu errutina.
Gehiegizko eszeptizismoa
Aurretik izandako egoera gogorren, esperientzia negatiboen zein interes pertsonal edo korporatiboetan oinarria duen pesimismo eta gehiegizko zuhurtziazko jarrera.
Errealitatearen ulerkera mugatzen duten tranpa ugari ditugu: psikologikoak, antolakuntzazkoak, kulturalak zein logikoak.
Analistaren ibilbide osoan zehar oso argi ibili behar da akats hauetan ez erortzeko. Baina zer egin horretarako?
Lehenik eta behin, aurrean dugun bezalako artikuluak maiztasun askorekin irakurtzea, honela norberaren lanak berraztertu eta birbaloratzeko. Ongi egiten ari garenaren ustea badugu horixe da konfort gunetik atera eta harropuzkeria astintzeko unea.
Bigarrenik talde jardunaldietan, eguneratzen ikastaroetan zein antolakunde ezberdinen arteko elkartrukeetan parte hartzea.
Gaur norberaren kaxatik ateratzeak, etziko gure analisien desbideratzea ekiditen lagun diezaguke.
RT @etzipm: Gaur #etzi-n: Ibai Esteibarlanda @nikgua: Analisten akats eta mugak: Inteligentzia arloko analistak ez dira makinak https://t.c…
RT @etzipm: Gaur #etzi-n: Ibai Esteibarlanda @nikgua: Analisten akats eta mugak: Inteligentzia arloko analistak ez dira makinak https://t.c…
RT @etzipm: Gaur #etzi-n: Ibai Esteibarlanda @nikgua: Analisten akats eta mugak: Inteligentzia arloko analistak ez dira makinak https://t.c…
Hedoi Etxarte liked this on Facebook.
RT @etzipm: Gaur #etzi-n: Ibai Esteibarlanda @nikgua: Analisten akats eta mugak: Inteligentzia arloko analistak ez dira makinak https://t.c…