• Achtung lärm! (Zarata 2020)

    Kutsaduraz hitz egitean azkar asko etortzen zaizkigu burura itsasoaren erdian noraerzean dabiltzan plastikozko uharteak, arrain hilez jositako ibaiak edo kea askatzen duten tximinia industrialak. Baita amiantoa, nuklearrak, erraustegietatik ihesi doazen mikropartikulak eta abar luze bat ere. Bada ordea, paradojikoa badirudi ere, gure jendartean isilean pasatzen den kutsadura mota bat; akustikoa. Gaupasaren, poteoaren, ordu txikitako kontzertuen,…

  • Tontoak gara behelaino artean (eta eguzkitan)

    Asteazken gauean, aspaldian sarri egin ohi dugun bezala, Sidy eta biok birra bat hartzen egon ginen. Barraren ertzean batzen garen aldiro mila konturi buruz hitz egiten dugu. Bizitzako gauza txikiez zein gauzatu gabeko ametsez haize boladak hortik ematean; lana, sexua edo bakoitzaren afizioez gehientsuenetan. Planeta bakarrean batzen diren bi mundu desberdinetakoak gara baina desberdinatsun ororen…

  • Ondarroa: Hondar aRoa

    2013ko ekainaren 20an aurkeztu zuten Ondarroan “OND2020“ plan estrategikoa. Zaila da 111 lagunek parte hartutako hausnarketa prozesuak utzitako guztia artikulu “motz” bakarrean biltzea eta horretarako, egunean bertan, Hitzako lagunek eginiko kronikaz baliatuko naiz irakurlea kontestuan ipintzeko. (Artikulua osorik) Arrantza: “Arrantza sektorearen aldeko apustua egiten jarraitu nahi da, “arrantza sektore erakargarri eta errentagarri baten alde lan…

  • Alternatiben Herria vs Alternanteen Herria

    Oraindik ez da astebete igaro Bilbon jendetza batu zuen Alternatiben Herria ospatu zenetik. Larunbatean bertaratu ginen asko egitarauan zeuden ekimen desberdinetara ezin iritsita ibiltzearen sentsazioaz gain, urtean behin eta egun bakarrekoa baino, urtean lautan eta gutxienez hiru egunekoak izan beharko liratekeenaren sentsazioaz geratu ginen. Larunbatean, merkatuez hitz egitean, pertsonen premiei erantzuten zieten merkatuak irudikatzen ziren…

  • EUScience fiction

    Euskal zinemagintzak egundaino utzitako uztan Zientzia fikzioak ez du beste herrialde batzuetan duen presentzia lortu. Horren arrazoiak aztertzen hasita hainbat gauza entzun eta irakurri ditut. Gehienak euskaldunon izaerari lotuak. Baina ni topiko batekin geratuko naiz “Errealitateak fikzioa gainditzen du” (hemen zientzia fikzioa ere aisaz).   Izan ere, egunero ikusi eta entzuten ditugunekin normala da gure…

  • BULEGOETAKO ARTISTEN TOPALEKU

    Baziren behin Madrilgo gobernu zentraletik 28 milioi euroko diru laguntza jasotzeko bertoko erakundeek 56 milioi euro gastatzea pentsatu zuten “bisionarioak”. Ohituta zeuden diru publikoaz lagunentzako txiringitoak montatzen eta noski, dirutza horrekin sekulako txiringitoa montatzeko aukera zuten. Halaxe hasi zen Tabakaleraren istorioa. Bulegoetan diseinatutako kulturaren eta beronentzako edukiontzien azken adibidea (egundaino). Mila gorabehera (ia ia, urteak…

  • BEZ? Bai baina ez

    Azkenaldian asko entzun / aipatzen dugu kultur diziplina desberdinen kontsumoaren beherakada PPren gobernuak BEZ-ari aplikatu zion gorakadarekin lotuta dagoela. Baina zenbat eta buelta gehiago eman argudioari, orduan eta ahulago bihurtzen da. Argi dago, ez nahiz ni orain BEZaren igoera defendatzera etorriko, %8tik %21erako igoerak ez duela areto bat betetzen lagunduko. Ez da erreklamu onena inolaz…

  • Eta guzti hau, erre gabe

    Espainiak etorkizunari bizkarra emateko duen joera aspalditik datorren arren, egiten duen bakoitzean ez bada, sarri, harritzeko gaitasuna mantentzen du. Azkena aurreko astean sareko komunikabide espezializatuetaik haratagoko oihartzunik izan ez duen notizia batean datza. Ez berez berriarengatik, berau inguratzen duen guztiagatik; egungo egoera sozioekonomikoa, aurrez hartutako erabakiak, … Albisteak finean zioena zera zen, Espainiar estatuan marihuanaren…

  • Erraustu dituzte galdetegiak

    #M24ko hauteskundeen osteko egun hauetan, partidu guztiak entzun ditugu emaitzen irakurketa, autokritika zein autolaudorioak eginaz (kasuan kasukoa). Gutxi ordea, martxan jarri nahi dituzten proiektuen inguruan hitz egiten. Hauek, ohikoa den bezala, paktuen ostean ezagutuko ditu herritarrak. Baina gutxi izan arren, bada proiektu konkretuen inguruan aritu denik. Horietako bat Markel Olano izan da.

  • #M24

    Etzi izango ditugu hurrengo lau urteetan Udaletxeetan eta Foru Aldundietan herritarron premiak nork kudeatuko dituen erabakitzeko balioko duten hauteskundeak. Tira, erabaki baino egokiago litzateke erabakia isladatzeko eguna, izan ere egoera dagoen bezala egonda, zail egiten zait inkestek dioten modura herritarren portzentai handi batek ez duela bere botua erabaki eta azken unean egingo duela sinistea. Jendeak…