- Blog
- Profile
-
Oarsoaldea. Tokiko Garapen Eraldatzailerako analisia
1. Sarrera Ondorengo lerroetan Oarsoaldea eskualdearen egoeraren eta baliabideen analisi bat aurkeztuko da, tokiko garapen ekonomiko eraldatzailearen ikuspegitik. Ez du analisi sozio-ekonomiko sakon kuantitatibo eta kualitatiboa izateko bokaziorik, ezinegonetik abiatutako ekintzarako elementu garrantzitsuak bilduko dituen azterketa subjektiboa baizik. Oarsoaldea lau udalerritan banatutako 71.723 biztanleko eskualdea da. Lezo, Errenteria, Pasaia eta Oiartzunek osatutako eskualde geografikoa Irun…
-
Denbora da
Denboraren kontzeptua zirraragarria da. Dimentsio fisikoa, kulturala, pragmatikoa, politikoa, klase dimentsioa, genero dimentsioa… hamaika ardatz ditu. Zigor neurria da. Sei urteko kartzela zigorra. Astebete postrerik gabe. Edo truke mekanismoa. Denbora bankua. Gure bizitzaren ibilgua daraman erraila da. Denbora mugimenduan dago. Iragana eta etorkizuna. Iragan eta etorri egiten da. Denborak hartzaileak ditu. Niretzako denbora behar dut. Edo…
-
Sare ekintzailetza. Interkooperazioa eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea elkarlanean
Sarrera Sare ekintzailetzen inguruko gogoeta 2017ko udan hasi zen. KoopFabrika ekintzailetza kooperatibo eta sozialarerako programako lehen edizioan kontsumo agroekologikoko eragileen presentzia garrantzitsua izan zen lurrade nodo eta parte inplikatutako estamentu guztietan: antolakuntza, formazioa, tutoreen sarea… Nahiz eta roiektuaren garapenaren une eta ibilbide ezberdinak izanagatik, behar eta problematiko konpartituak azaleratzen ziren behin eta berriro. Kanpotik ikusita,…
-
Burujabetza eraikitzen: Publikoa, Komuna, Komunitarioa, Kooperatiboa.
Ongietorriak garai interesgarrietara esaten zigun Zizekek, konbultsio geopolitiko uneetan bizitzeko zalantzazko zortea izan dugunoi. Historia dialektikoki aztertuz gero, ordea, egonkortasuna konbultsio eta konbultsio arteko tentsioak metatzen diren denbora tartea da. Beraz, egonkortasun aroak indar korrelazio eta bizi-baldintza material batzuek denboran sostengatu diren tartea besterik ez dira, gizarte segmentu bakoitzaren onura edo kalterako. Hain zuzen ere,…
-
Teknologia zirkuitu laburreko merkatuetan II
Sarrera Aurreko txostenean, zirkuitu laburreko merkatuetan teknologiaren erabilera estrategikoa, jardueraren profesionalizazioa eta komunitatearen inplikazio aldagaiak kontuan hartu genituen, etorkizuneko hiru agertoki posible marrazteko. Esperientzia horien artean, teknologiaren erabilera integratuen daukan proiektua dago, Lakari Kooperatiba, hain zuzen ere. Oraingoan, sakonago aztertu eta apustu estrategiko hori egitera eraman dituzten faktoreak eta erabilera-esparruak aztertuko ditugu. Horrez gain, aurrera…
-
Teknologia zirkuitu laburreko merkatuetan
Sarrera KoopFabrika ekintzailetza sozial eta kooperatiboa sustatzeko programaren baitan, 2017 urtean zehar Ekonomia Sozial Eraldatzailearen (ESE) inguruko hainbat proiekturi forma ematen, gorpuzten, lehen pausoak ematen laguntzen eta zenbait kasutan jada martxan zeuden proiektuekin lan egin dugu. Programa horren markoan, ekoizpen eredu agroekologikoa eta tokiko kontsumo kolektiboa sustatzeko plataformek bizi duten loratze koiuntura oso esplizitua izan…
-
Korri egin nahi dugu, ez ihes
Pausoz pauso hausnartzen etorri nintzen zein garrantzia eman behar nion kontuari. “Azken finean ez da ezer gertatu”. Edo agian gertakari traszendenteen langa altuegi dugu, gertatu baita. Bidegorrian korrika egiten ari nintzen gaueko 21:15 aldera masturbatzen ari zen gizon bat zuhaitz tartetik atera zitzaidanean. Birritan begiratu nion, sinetsi ezinik hasieran, nahiz eta banekien halakoren bat gertatuko…
-
Isolamendu ideologikoaz
Txiste bat ibili da azken asteotan sare sozialetan bolo-bolo. “Lagun feministak, gogoratu gure betebeharra dela familiarteko afariak izorratzea gure iritziekin. Zorte on, kamaradak.” Zenbat eta gehiago pentsatu orduan eta egiagoa (eta hobea) da esaldia. Bada zerbait berpizten eta espazioa bereganatzen ari den olatu feminista honetan bereziki garrantzitsua dena, etorkizuneko erresistentziak eraikitzeko: kolektiboaren nortasunaz egiten den…
-
Ingurumen zuzenbidea gezurra da
Duela urte pare bat, ikasketak amaitu ondoren (langabeziaren eta soldatapeko prekarietatearen zoragarritasunean murgilduta) unibertsitatetik desintoxikatzeko probestu ordez, bete-betean sartu nintzen Ingurumen Zuzenbideko Masterrean. Idealista. Ideiatik asko eta listatik… gutxi. Ingurumen gaiari lotuta egunotan Marrakechera begira gaude, NBEk antolatutako Gailurrean estatuetako ordezkariek zein konpromiso hartuko. Before the Flood dokumentalean Di Capriok ingurumen gaiak kapitalismoa zalantzan jarri…