- Blog
- Profile
- Homepage
-
Bosgarren olatu kooperatiboaz
2020ko urriaren 15ean Argia aldizkarian argitaratua Jendartean beharrak handitu diren garaietan garatu da gehien kooperatibismoa. Proiektu sozioekonomikoak autoeraketaren bidez lantzeko momentu zailenak izanik ere, beharrek zentzuz betetzen dutelako ekimen kolektiboa. Mundu mailan askotan gertatu da: toki eta garai ezberdinetan, industrializazio kapitalista gertatu den momentuetan, jendarte kontsumistak kultura eta hizkuntzak suntsitu dituenean, edo neoliberalismoak indibidualizazio eta…
-
Bosgarren olatuaren uhin hedatua
Bosgarren Olatua, kooperatibismo eraldatzailearen uhinak azaleratu eta hedatzeko sortu nuen Telegram kanalaren izena izan da. Orain, teknologia burujabetza irizpideak kontsideratuz, eta gaur egun Euskal Herriko kooperatibismoaren errealitatea erakusteak komunikazio estrategia hobe bat eskatzen duenez, aldaketak egingo ditut Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela probestuz. Euskal Herrian mugimendu kooperatiboak bost olatu izan dituela kontatzen dugu, hegemonia kooperatiboak gaur…
-
Sabotaje algoritmikoaren alde
«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»Ezekiel 21:27 – King James Version «Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»Xabier Landabidea Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik erlijiosoarekin, eta deseroso, horri aurre egiteko ikusten dudan ezintasun politiko eta sozialarekin. Ikara sor dezaketen joerak ikusten ditugu, jenderik gabeko sare sozialak adibidez, eta tragedia baino kakaztearen…
-
Ekonomiaren ertzak borobil ditzagun
Artikulu hau Berria egunkariko ekonomia zirkularrari buruzko Eztabaida Gelan argitaratu zen Ekonomiak ez du funtzionatzen, eta modu askotara sentitzen dugu hau gure gorputzetan. Denbora falta dugu harremanak ongi lantzeko. Ezin ditugu gure inguruko pertsonak ondo zaindu, edo beste pertsonen esplotazioa beharrezkoa da gehien behar dutenen zaintza bermatzeko, beste aldera begiratzen dugu noski. Aisialdi askatzailea proposatzen…
-
Zientzia fikzioaren alde, utopia berriak lantzeko ordua (+ esteka eklektikoak)
Oharra: Artikulu hau Erria aldizkariaren lehen zenbakian argitaratu zen, estekak gehitu dizkiot [Omnia Sunt Communia!] Garai ilunak bizi ditugu, utopia eta zientzia fikzioa lehen lerroko gaiak ez diren denbora. Gaur egun nahikoa izaten da posible denaren markotik ateratzen den edozein ideia aipatzea inguruan barreak entzuteko. Erotuta omen gaude. Errazagoa zaigu existitu ez zen erreinu demokratiko…
-
Marx, burua eta eskua
Maiatzaren 5ean 200 urte beteko dira Treverisen, industria iraultzaren sorreraren erdigunean, Karl Marx jaio zela. Kapitalismoak historian izan duen desjabetze eta azelerazio momentu argienetakoan jaio zen, eta mundua eraldatuko zuen elementu ordura arte abstraktu hori, kapitala, deszifratu zuen. Hori izan zen Marxen ekarpen handiena, abstraktua zena material egitea. Horregatik garrantzitsua da egunotan Bilbon burutu den…
-
Monokultibo turistikoaren kontra edo San Sebastian Region ideiari muga Oarsoaldean
Turismoa. Abuztu hasieran sortu da polemika mediatikoa gurean, nahiz eta gaia aspalditik datorren. Ekainean Bartzelonan izan nintzenean ez zegoen beste gairik bertako lagunen artean. Bartzelonako bizilagunek aspalditik bizi dute beldurrez, beraiek bizi diren auzoetatik joan behar izatearen beldurrez, kapitalismo espekulatzailearen desjabetze prozesu azkar eta biolentoa. Ez da udarako gaia, etorkizunean eragin handia izango duena baizik.…
-
Etorkizuna eraikitzeko langileon autoeraketa tresnak
Industrializazioak aldaketa sakonak eragin zituen Europan eta Europak kolonizatutako herrialde guztietan, ordura arteko egitura sozial eta politikoak eraldatuz, baina, batez ere, klase popularren komunitateak suntsituz, eta milioika pertsona aurretik zeuzkaten kultura eta lurretatik aldenduz. Egoera prekarioenean egonik ere, eta jendartearen erresilientzia gaitasuna demostratuz, langile masa hori, laster proletalgo bezala ezagutuko zena, ez zen geldirik egon,…
-
Ekintzailetza soziala kolektiboa da eta tokikoa
Ekintzailetza soziala modan jarri nahi dute, iada ez badago. Mugimenduak argiak dira kapitalaren aldetik, baina bistan uzten dute kapitalismoaren marka, ekintzailetza soziala bultzatzean, startup ekintzailetzaren ezaugarri negattbo guztiak erreproduzitzen baidituzte [1]. Hala finantziarizazioan eta arrakasta indibidualean oinarritutako ekintzailea da heroi berria, gainera ikuspegi sozialarekin, zer gehiago nahi dugu! [2] Esanahiaren lapurreta saiakera argiaren aurrean gaude,…