- Blog
- Homepage
-
Eburniko kattana 1.5: Sua. Ohiturak
Suteak amatatzeko automatak aparra bota eta bota ari dira. Alferrik. Garitanoren etxea zulo beltza baino ez da. Denak daude sinestuta apaiza bertan kixkaldu dela. Ikusten diren hezurrak Elhuyar izeneko koittauarenak direnik inork ez du jakingo sekulan. Kaligarin ezkutatuan, Irizarrek eta Garik plan bat prestatzeko tenorea izan dute, gaua luzea izaten ari baita. Tira, egiaren esateko,…
-
Eburniko kattana 1.3: Sua. Uriel
Bi ardatz beldurrarenak. Norantz biratuko Bergaran? Plaza nagusiko asanbladak ez du Santa Marinaren aurrean dagoenaren antza. Zaldunen jantzi metalikoek dirdira egiten dute. Apaizen kapera beltzekin kontrasta itzela. Erdian, hiritarren jantzi urdinak. Beldurraren ardatzaren bira. Zaldunen batzarrak indarrez erantzun nahi badu ere, ez dago munizio aski denontzat. Ekaitza dator, ez nolanahikoa. Matxinoek bidea blokatzen dute; Elosutik…
-
Eburniko kattana 1.2: Sua. Aitzorrotzialdea
Sirenak uluaka. Inork espero gabekoa gertatu da. Matxinoak. Bergarako irteeran kanpatu dute. Gauez hartu dute Santa Marinara iritsi aurreko soroan, Laureaga jauregi parean. Zurrumurruek diote arlote hutsak direla. Herriak armaz hartu, elizak erre, soroetako hesiak bota, jauntxoek pelukak jantzi, jauregietako damak eskuetatik heldu eta dantzan jarri… Kuxkuxeatzera hurbildu diren haurrek, ispiotza lanak egitera hurbildu diren…
-
Eburniko kattana 1.1: Sua. Garitano.
Indusketa arkeologiko batean, Ereiten enpresakoek esku izkribu bitxi hau topatu zuten. Harrigarria benetan, Gipuzkoan 1766an gertatutakoa modu errealista batean kontatzen baitu. Idazki honek zalantza ugari argitzen du. Balore literario gutxi badu ere, agertzen diren datuak eta izenak, denak dira benetakoak eta errealak. Kontatzen dena, bistan denez, ere bai. Hizkera gaurkotu dugu, hobeto ulertu ahal izateko.…
-
Zenbat buru, horrenbeste beldur: Gipuzkoa berria, orain dela 400 urtekoa.
1615. urtean Gipuzkoak bere burua asmatu zuen. Beste behin ere. Erakunde probintzialak orduko beharretara egokitu zituzten. Esaldia borobil xamar atera zait. Egungo hizkera ez ote den. Izan ere, beharrak, horiek ere, ez ziren neutroak. Norbaitenak ziren. Gainera, behar berriek dutenek ez dituzte denek nahi berdinak. Horregatik eman dugu “zituzten”, ez eta “ziren”. Erakundeak ez baitira…
-
Burdin eta kresala aroko pasadizoak
XVI. mendean. Pasaiako badia. Guillermo buru, Onofre, Gaspar, Adrian eta gainontzeko lagunek antolatu badia zaharkitua geratu da. Donostiak Kantabria aldetik ekarritako leinu berriak zein inguruko sendiek sare berriak ehundu dituzte. Badiaren inguruan etxeko buruak gero eta ondasun gehiago pilatzen ari dira, Altzan, Pasaian, Basanoagan, Lezon, Trintxerren… Etxeetan kontatzen diren istorioak, baina, Erroma eta Asturias dituzte…
-
Izan ez ditugun mitoak, kontatu ez genuen gure historia
Saxoien mehatxuaren aurrean Merlin eta Arthur elkartzen dira. Bertokotasuna eta erromatarren aztarnak bat eginda inbaditzaileen aurrean. Izan genuen Merlin, Eneko Arista; izan genuen Arthur, Casioren ondorengo Banu Kasi musulmanak (hauek ez ziren mairuak). Izan genituen ez saxoiak, karolingioak baizik. Ez genuen izan magiarik, ez Lanzelot ezta Ginebra ere, nahiz eta Oneka eta Asona; nahiz eta…
-
Gu geu gara gure mitoa
Sobiet eta Meka, biak batera izendatu gintuzten. Ezkerreko alkate nazionalista laikoa izan genuen herritar gehienak idazkari komunista bat zeukan sindikatu anarkistan afiliatuak zeudenean. Etorriberriak bertakoekin nahastu ziren. Edo ez ziren nahastu. Edo etorriberri guztiak ez ziren atzerritik etorri. Nolanahi ere, Bou Nabarra Pasaiako ontzia zen, eta Murtzian jaiotako euskal herritarra zuen gudalburu. Berak horrela hautatu…
-
Euskal Herriko historiak ez du inoiz dirurik emanen, inon baino xelebreagoa izanen da… Ta zer, ez da berdin?
Jainko jainkosa mistikoak, tenplarioak, pelegrinak, super heroi herren-besamotz- begibakar, barkuak, Estatua,… denetarik izan dugu gure historian zehar. Denetarik eta oso, oso, baina benetan oso berezia. Oso bereziak izan ginenez oso bereziak gara. Eta berezitasun horren jabe eta jagoleak bere mito eta bere mitoa kudeatzekoa sortzen du, ahal delarik Ogasunetik pasatzen ez diren sosak poltsikoratzeko. Edo…
-
Mito bat al gara?
Agindu oso zehatza jaso dut: gaia edozein dela ere, etorkizunari begira jarri behar. Etorkizunari begira jartzeko, zer hobe gure iraganari begiratzea baino? Gure ohitura maitagarrienetarikoa da. Gainera, atzera begiratzea oso erraza da. Asteburuan jokatu partida bezalakoa da: horri buruz asko hitz egin arren, ezin diogu eragin. Alde horretatik, ez du kalterik sortzen: gure jardunak ez…