- Blog
- Homepage
-
Eburniko kattana 3.6: Fisika. Lafitte. (Season Finale)
Denbora luze joan da Pasaiatik ateratzen zirenetik. Ez da hau pentsatzen zuten bidaia. Ez dago Eder, ez dago Dumas. Lezo bigarrengotz akabatu behar izan dute… Alabaina, ez dute Pasaia helmuga, Hendaia baizik. Han hartu du egoitza Abadia jaunak orain. Saguzar mezulariek esandakoaren arabera. – Zea… ziur al zaude hortik pasa behar dugun? Arando harriak baino…
-
Eburniko kattana 3.5: Fisika. Haiti
Berriak ez dira oraindik “Torreatze” gurutzaontzira iritsi. Han Dumas ari da Lafitterekin hizketan. – Kapitaina. Eman genuen hitza soberan bete dugu; etxera itzultzeko ordua dut. Ikasitako guztia nire anai-arrebekin partekatu eta Haitin gure bidea egiten lagundu nahi dut. – Hau noiz entzungo, horren beldur nintzen. – Aspertu naiz esklabista hauek jazartzen. Herriz herri, lehorrean, egin…
-
Eburniko kattana 3.4: Fisika. Elkargoa
Gerora gertatu zena Historia liburuetan dago jasota. Gerra amaitu arte Karibean eta Orleanseko kostaldean geratu ziren Laffite eta lagunak. 7 urtez. Gerraren amaieran Manhattanen elkartu dira Lafayettekin. – Eskatu mesedea bete duzue, baita ondo bete ere; emaniko hitza beteko dut nik ere. “Eburniko”k eta “Kattana”k badia zaintzen dute jada, Eiffel izeneko ingenierariak diseinatu idulki bitan…
-
Eburniko kattana3.3: Fisika. Bi mundutan heroi
Izan ere, bokalea bi harri mugikorrek zaintzen dutela ez da asmakizuna. Arando harriak dira. Txikia ababorretik jotzen du; Handiak, istriborretik. Joanetorrian itsasontzia harrapatu eta erraz kraskatzeko modukoak. Hori gutxi ez, eta mugimenduak ikaragarrizko zirimola sortzen du, uretan zein airean. Boh, Eder, Pasaiako arraunlariei buruz diotena egia izatea espero dut. Ederrek ez dut txintik esan. Brankan…
-
Eburniko kattana 3.2: Fisika. Itsas-Lurreko istorioa
Bero zapa egiten duen arratsaldeetan ohikoa dugu taosa badian. Esku zuri eta leunak mendiarekin talka egiten du. Gozo gozo abiatzen da maldan gora itsasotik. Boleketik luzatzen da kotoi bola erraldoi gisa. Behatzak luzatu eta ziztu bizian sartzen da kanaletik, biribilki eztitsu gisa. Dena estaltzen du. Itsu bihurtzen ditu paraje hauek. Alta, beti ez da bero…
-
Eburniko kattana 3.1: Fisika. Abadia.
9 hilabete beranduago. Atarratzen Abadiaren jaunaren gazteluan. Eztanda txiki bat, Elhuyar aurpegia beltzatuta. – Hamaikagarren aldiz kale! Ez dago zer egiterik, ez dut inoiz lortuko. Beltzaztuta oraindik, Eder, Abadia eta ijitoak dauden tokira hurbiltzen da. – Kamuflaje bikaina gure lagunen artean ibiltzeko, alberjiniamaria!. Karkailaka Abadia. – Ondo pentsatzeko ondo jan behar da. Ta zuk egunak…
-
Eburniko kattana 2.3: Otso-harria. Elhuyar.
– Guiñi!!!!!!!! – Zuen laguna hilda dago, goazen azkar hemendik, ez da komeni laino horren azpian geratzea. (Elhuyar mintzo, prefosta) – Hobe duzu zaldi horren zama diozun bezain baliotsua izatea. Elhuyarrek paper batzuk ateratzen ditu zorren artean. – Andereño, nik nire anaia galdu dut. Ez ahaztu hori. Ixiltasuna Elhurrayek bera puskatzen du. – Begira, lehen…
-
Eburniko kattana 2.2: Otso-harria. Bahía de Pasaia emboscada criminal.
Benta ondoko eskultura egiteko moldea izan zitekeen txirrinda ikuilutik atera dute: lurrean bota, bidea moztuz. Irizar txirrindaren azpian geratzen da, istripua antzezten, Gure Arima Lagundu, Gure Arima Lagundu, nazioarteko laguntza oihua ozen. Bidetik beherantz datozen bi andrazkoak gelditu egiten dira. Aurpegia zikindu ez duen Guiñi haiengana hurbiltzen da. Lapurra izateak ez baitu kentzen xarmangarri izatea.…
-
Eburniko kattana 2.1: Otso-harria. Saldukeria
Pasaiako badia. Kantaurialdeko Glasgow. Portzelana fabrikaren tximiniak horren ospetsu egin duten irudia. Kaolin orea egosi ez ezik, portzelana margotzeko beruznezko pintura eta tintea ekoizteko ke-zulo ugari nonahi. Zama lanak etengabeak dira portuan. Makailua, opioa, portzelana. Hirutasun santua. Tokiaren berri ematen duten orri autotolesgarriek badiaren inguruan dagoen benta eta ostatu loratzen dituzte. Ospetsuena, Perurenarena dugu. Heroia…
-
Eburniko kattana 1.6: Sua. Aitonensemeak. Zein baina?
Elosuko bentara iritsi den kuadrila ez da nolanahikoa. Bidelapurrak dira Garitanoren bigarren usoaren hartzaileak. Gipuzkoako agintariek aspaldian jarri zuten saripean kuadrilaren buru Guiñi. – Asko sentitu genuen Kaderazarren eta zure semearen heriotzak, agurtu du Guiñik Eder. Ez du inolako erantzuna espero. Aspaldiko ezagunak dira. Ederren familiak izan ez zuten zortea izan zuen Guiñik ataka estu…