• STMA/SEG+INF/16082017/KONF/GAIA:LUR4A-435B-54/

    KONFIDENTZIALA/KONFIDENTZIALA/KONFIDENTZIALA/KONFIDENTZIALA Gasteiz-Durango hyperloop putzuaren zundaketan, gure sistemak honako audioa eskuratu zuen. Pasarte batzuk ezabatu dira, beste batzuk ezin izan dira ondo transkribatu, interferentziak eta entzumen eskasa zela eta. Gaiaren garrantzia dela eta, ikerketa gehiago egiteko beharra dagoela uste du Segurtasun eta Informazio Agentzia honek: “Lurkideok, azkenean iritsi da mende luze honetan egindako proiektua argitzeko unea.…

  • Berpizte materialista

    Ingurura begiratzen zuen bakoitzean iraganeko Hoxha guztiak Khrustxev bilakatzen zitzaizkion. Borroka sektorialak. Ezker identitarioa. Fronte zabala. Aiztoa nola irensten zuen listua ortodoxiaren tamainako perbertsioak irakurri behar zituenean aspaldiko partez testu osasuntsuki dogmatikoen zurruntasun halabeharrezkoa galdua zuten SBAKeko txostenetan. Baina heltzen da puntu bat zeinetan dizipina zerekikoa eta norekikoa den galdetu behar diozun zure buruari. Gimnasia…