- Blog
- Homepage
-
Jar zaitez hor!
Jendeak, egunkarietan argazki bat ikusten duenean, fotokazetari batek ateratako argazki bat begi aurrean jartzen zaionean, argazki horretan erakutsitakoa gertatu zela sinesteko joera dauka. Denok dugu mesfidantza apur bat eta denok aditu dugu argazkien manipulazioari buruz, baina oraindik, jarrera nagusia, argazkian azaltzen den hori sinestea izaten da. Ez da egia absolutua, ez da egia objektiboa, argazkilariak…
-
Egin edo ez egin
Aurreko testuan idatzi nituenen ondotik, buruari bueltaka ibili naiz egun batzuetan, eta gaiari tiraka, aske geratutako ari batzuei heltzeko asmoz nator, galdera gehiagorekin. ‘Erailketa bat Turkian’ argazkiaren inguruan, kezka, argazkia saritu izanaren, edo gehienez argazkia argitaratzearen inguruan sortu zen. Inork ez zuen zalantzan jartzen argazkia ateratzea ondo ote zegoen. Nik ere hala defendatu izan dut…
-
“Erailketa bat Turkian” argazkiaren inguruan
Iritsi da aurten ere World Press Photo sariketaren emaitza jakiteko unea, eta iritsi da berriro, bata bestearen ondorio logiko balira bezala, argazki irabazlearen inguruan sorturiko polemika. Hasteko, esan nahiko nuke, nire ustez, polemika gehienetan sari nagusia jaso duen (World Press Photo Of The Year/ Urteko World Press Photoa) argazkiaren inguruan bakarrik sortzeak, erakusten duela ez…
-
Nor da egilea? Zein garrantzi du?
Mundu guziak daki argazkilariok gure argazkiak sinatuak izatea eskatzen dugula beti. Mantra bat bezela errepikatu ohi dugu ‘ez ahaztu argazkia sinatzeaz’. Autoretza errebindikatzen du sinadura horrek, baina zein garrantzi ematen diogu autoretza horri? Egile eskubideak aitortuak izateko eskatzen da sinatzea, baina autore eskubideak aitortuak direlako sinatzen da beste batzuetan. Autoretza eskubide horiek ere modu ezberdinean…
-
Mozala jarria dugu jada
Pasa den martxoaren 26an onartu zuen Espainiako kongresuak mozal legea bezala ezagutzen dugun Hiritarren Segurtasunerako Lege Organikoa. Lege horrek eragina izango duen euskal lurraldeetan ez du hauts gehiegirik altxatu, gure jarduna asko mugatuko badu ere. ‘Gure’ diodanean ez naiz nire kolektiboko jendeaz ari, ez naiz kazetarioz ari. Gure diodanean, hiritarroz ari naiz; edozein arazoen…
-
Gezurti hutsak gara
Bada denbora tartetxo bat nire lanbidea, edo dena delako hau, konpartitzen dugunon artean gezurra esateko ohitura zabaltzen ari dela. Ez da berria, ez da atzokoa, baina azken 2-3 urteetan zabaltzen doala uste dut. Fotokazetari askok gezurra esaten dugu. Ez naiz ari ditxosozko photoshopaz eta argazkiaren emaitza manipulatzeaz; ez naiz ari azken World Press Photo sariketan…
-
Euskarriari zukua ateratzeaz
Urte mordoa pasatu da honez gero Internet 2.0 deituriko istorio hau hasi zenetik eta sarea funtzio, molde, autoretza edo helburu ezberdinak dituzten gune ugariz beteta dago. Urte guzti hauetan aditu izan dut informazioa hartzaileengana heltzeko bide eta molde berriak zabalduko zituela, baina azken hau behar bezala erabiltzen ez dakigulakoan nago. Azken 5 urteetan gainera, telefono…