- Blog
-
Komunitatea eraikitzeko beste pauso bat
#Blogetan lehiaketako saria jaso genuen atzo, Gizartea eta Politika kategorian. Mila esker epaimahaiari eta gure alde bozkatu duten erabiltzaile guztiei! Pixkanaka, etorkizuneko nostalgia zabaltzen ari da eta komunitatea eraikitzeko beste pauso bat eman dugu. Jarrai dezagun, #etzikide guztion artean, etzi izan nahi duguna eztabaidatzen eta eraikitzen.
-
Blogetan lehiaketako finalista gara!
Blogetan! Euskal blogariak lehian txapelketaren bigarren edizioan finalera iritsi da Etzi.pm, Gizartea eta Politika kategorian. Aurtengo edizioan 129 blog lehiatu dira, eta 12 gara finalista! Epaimahaia eta publikoaren artean aukeratu dituzte blog finalistak. Twitter eta lehiaketaren webgunearen bidez bozkatu dute erabiltzaileek ia hilabete batez. Eta epaimahaikideek ere euren iritzia eman dute. Bien artean edizio honetako…
-
Etzikaria etxeraino
#Etzikaria zuen etxeetaraino eramaten hasi gara. Helburua: Etzi.pm-ko edukiak ahalik eta gehien zabaltzea, kasu honetan paperean editatu dugun urtekarian. Bertan aurkituko dituzue 2014tik 2016raino webgunean argitaratutako artikulu interesgarrienak. Nola eskuratu? Eskatu guri zuzenean eta etxean jasoko duzu. Hiru aukera dituzu: Ale bat: 3 euro. 10 ale: 20 euro. 30 ale: 50 euro.
-
Finantzazio kolektiborako kanpaina, abian
Aro berrian sartuko da laster Etzi Portu Maritimoa. Harpidetza sistema kooperazio kolektiboagatik aldatzeko erabakia hartu dugu, eta Etzi irekitzea, zuen konpromisoa lortu eta komunari ekarpena egin ahal izateko. Etzi komuna izango da, beraz; guztion eskura egongo dira bertako edukiak. Aiert Goenagak orain ikus-entzunezkoen ardura hartuko du, eta Nagore Vegak koordinazioa, Talaios kooperatibaren lan taldearekin batera.…