• M15 Hego EHn: pentsatu eta esaten ez diren gauzak

    M15ak zuztarretik aldatu zuen Hego EHko panorama politikoa. Beste gertakizun eta fenome sozialek ere aldatu izan dute panorama azken hiru hamarkadetan gurean, baina, M15ak sortzen du ezinegon bat hemengo politika aztertzean: hemen gertatu da baina ez da hemengotzat hartzen. Harkaitz Canoren Twist nobelako salmodia hartuta esan genezake badirela M15ari buruz «pentsatu eta esaten ez diren…

  • Modernitatetik garai globalera

    Emantzipazioaren ekipoetako logeletako azken txokora arte iritsi da progresoaren think tanka. Entzuten da, adibidez, «talibanak Erdi Aroan bizi dira» esaten den bakoitzean. Baina ez. Talibanak, gu geu bezala 2015ean bizi dira. Manuel Valls eta Albert Rivera ez dira XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkadakoak. Gure garaikideak dira. Susan Buck-Morss-en bi eskuliburuetan esplikatzen da hau ongi: XIX.…

  • Frantziako kontsentsuen amaiera

    [Zilegitasuna eta erlijioa] 2015eko urtarrilak 8. Egun bat lehenago hil dituzte 12 lagun Charlie Hebdo astekari satirikoaren egoitzan eta kanpoaldean. Egun bat beranduago gertatuko da kaxer supermerkatuko erasoa. Urtarrilak 8 eta Euskadi Irratiko kronikan kazetariak azaldu du Frantziako Errepublika guztian elkarretaratzean egin direla eguerdian. Minutuko isilunea gorde dutela eta minutuko isilunea bi soinuk hautsi dutela:…

  • Buru moztuak

    Estatu Islamikoko kideek Steven Sotloff kazetari israeldar-estatubatuarraren burua moztean Wassin Nasr France 24 kateko ekialde hurbileko adituak esan zuen «James Foley eta Steven Sotloff hil dituzte bereziki amerikarrak zirelako, ez kazetariak zirelako». 1924an liburu bat argitaratu zuen Ernst Friedrich-ek: Krieg dem Kriege Guerre à la Guerre! War aginst War! Oorlog aan den Oorlog! Lau hizkuntzatan,…

  • Egia zehatza da

    Ruth Berlauk (1906 Charlottenlund–1974 Berlin Ekialdea) idatzi zuen Gerraren alfabetoaren hasierako oharra. Gerraren alfabetoa 1955ean argitaratu zen Alemaniako Errepublika Demokratikoan. Errepublika hartan politikan zebiltzan askorentzat errepublika hura bera zen giza askapenerako aukera historikoa. Baina Alfabetoa basakeriaren inguruko gogoeta bat zen: ekonomia kapitalistak sortu zuen Bigarren Mundu Gerraren inguruko gogoeta bat. Prentsako argazkiak ebaki zituen Bertolt…