- Blog
- Profile
-
Mitoak birpentsatzea
Milurtekoak joan milurtekoak etorri, Troiako gerraren oihartzuna ez da kultura popularrean isiltzen. Horra hor, adibidez Balea Zuriaren 2025eko euskarazko argitalpena. Haurrak gineneko TVEn emandako atalezko antzerkia, gazte garaiko France 3.ko Ulysse 31 ala heldutasunean R3ko saioak gogoangarriak ahaztu gabe. Ez aipatzearren serie eta pelikula ugari, berriena laster zuen ekranetan. Abentura eta dramaren gaindi, Odiseoren itzulerako…
-
Sugegorrien zuloan
Zerocalcareren liburu berria itzultzeko asmoa bagenu horra hor izenbururako aukeretako bat. Alta, Farmazia Beltza argitaletxe arraroa izanagatik, lan honen itzulpena guri dagokigunik ez du ematen. Bi zati ditu lan berri honek, biak ardatz beraren inguruan biraka: Europan handitzen ari den nazismoa. Ta inor berdela estutzera etorri baino lehen, nazismoa da tebeoan finkatu hitza, kitto. Horrela,…
-
Herio Anderearen trapupean
Botika… zera, komiki berria argitaratuko du Farmazia Beltza artefaktu definiezinak datozen asteetan. Bai, Farmazia Beltza argitaletxe deitzea sinplifikazio hutsa da, beharrezkoa botikagintzan iniziatu gabekoentzat, eta RA-KI elkartearen laguntza izan du, herritarron historia, kapitalismoaren sorrera eta itsas-abentura uztartzen dituen Herio Anderearen trapupean botika ederra euskaraz izan dezagun. Zorionekoak gara, euskal ediziorako Marcus Rediker eta David Lesterren…
-
Pirata paregabea
Mixel Etxegorria, aka Mitxel euskalduna Euskal iruditerian, euskal herritarren kulturan, piratek pisu handia dute. Bizitza alaia eta askearekin lotzen ditugu, itsas zabalean kantore. Halere, ez zaigu iduritzen Historiari ospe handiko piratarik eman diogunik. Kortsarioak bai, ugari. Baina irudiko luke biak, pirata eta kortsarioa, usu nahastu egiten ditugula. Kortsarioak beste ontziak erasotzeko legez daude baimenduta. Guda…
-
Joxe Lacalleren 13 argazki
Joxe Lacalleren lana oso ezaguna da. Azken urteotan, gainera, Joxe Lacalle bera ere. Hau da: Lacallek egindako argazkiak pertsona askoren kronika osatu dute, eta haietako bat baino gehiago gogoan izango dugu iltzatua… argazkilariaren izena ezagutu ez arren. Ez da harritzekoa, beraz, bere lana biltzen duten liburuak jada deskatalogatuak izatea (Memorias de lacalle, Si te mandan…
-
Inplosio handia kultura popularrean dokumentatua
Ereitenekoek egindako aipamenaren haritik, Jason W. Moore-ren artikuluek deskribatzen duten munduari buruzko gogoeta egin nahi dugu. Mundu hori, esan gabe doa, kapitalaren aroarena da. Mundu mailako ekologia deitu ahal diogu ere, munduan zehar kapitalak bizimodua ez ezik bizia ere aldatu zeneko mundua. Mooren ideiak aintzat hartuta fikziozko bi lan aipatzeko asmoa dugu. Lehena Evangelistiren trilogia…
-
Au revoir Comanche
Revoir ComancheRENARD, RomainLe Lombard, 2024 Revoir Comanche: klasikoaren azken hatsa.Hermannek eta Gregek sortu zuten Comanche 1969. urtean. Elkarrekin 10 titulu argitaratu zuten, azkena 1983.ean. Ondoren, Gregek eta Rougek sinatu zituzten hurrengo lau aleak, 1997 bitartean. Greg hil ostean azken ale bat argitaratu zen, Rodolphe kredituetan gehituta, 2002. urtean. 2024ko urrian, berriz, Romain Renardek sinatzen du…
-
Zerocalcare: «Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada»
Sustrai Colinak Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian. Publizitatearen arau berriari jarraiki, egileak ez du bere azken liburuari buruzko ezer esango. “Mundu honek ez nau pertsona txar bat egingo”? Maitatzen eta errespetatzen dudan nire inguruko jendearen bizi-filosofia da. Eta Rebibbia? Azken urte luzeetan apenas aldatu den auzoa. Erakundeek ez dute bertan inbertitu nahi…