• Etxean

    Etxean hil zen ama. Bere betiko ohean. Familian. Gordina izan zen agurra baina geurea, geure-geurea dena. Bizitza hutsa. Heriotzan ere. Tanatorioko langileak etorri ziren arte. Artean gorpua epel, objektu baten gisara eraman zuten eta ezarri denek ikus zezaten beilategian kristalaz bestaldera, beneratu beharreko trofeoa nola. Jende zaratatsuegiaren aurrean. Intimitaterik gabe. Etxean jaio zen orain gutxi…

  • Eta orain, zer ote dator orain?

    Hari narratibo batek lotzen gaitu bizitzara. Eta norberak erabakitzen du narratzailea kanpoko norbait izango den edo norbera. Bakoitzak erabakitzen du kontatuko dena edo zaiona historia izango den, edo istorio: beltza, tragikomikoa, esperimentala. Bizitza narrazioa da. Horregatik engantxatzen nau bizitzak. Badakidalako eta ez dakidalako zer datorren. Bizitzan bezala, ikasgai bat planifikatzerakoan ere gidoi bat idazten ari…