Atopia RPG Liburua

33,00

142 stockean

Kategoria Etiketak: , , ,

Deskribapena

Etxean jaso nahi duzu Atopia edo herri hauetako batean jaso nahi duzu?

Gabonetarako nahi baduzu edo bidalketa kostuak aurreztu nahi badituzu herri hauetako batean jaso dezakezu:

  •  Algorta
  •  Donostia
  •  Errenteria
  •  Zarautz
  •  Ziburu

Eskaria egin eta jarriko gara zurekin harremanetan.

 

Zer da Atopia?

Atopia (AtopiaRPG edo Atopia Role Playing Game) rol-jokoa da. Gurea bezain surrealista den Euskal Herri batean kokatutako rol-jokoa.

Planeta honetan eta denbora lerro honetan euskaraz sortu eta merkaturatutako lehena.

Liburua da Atopia, baina baita liburua baino gehiago eta gutxiago ere.

Gutxiago, ez baita hasieratik amaierara arte irakurtzeko nobela edo poema liburua.

Gehiago, bestelakoa baina oso gurea den Euskal Herri batera zabaldutako atea izan nahi duelako.

Taldean sortu, idatzi eta marraztu den liburua egin dugu taldean irakurri eta jokatua izan dadin.

Testu koral eta amai(tu)gabea, kolektiboki irudikatua, kolektiboki idatzi, ilustratu, diseinatua izan dena, eta kolektiboki gozatzeko pentsatua.

Definizioz amaigabekoa den testu bat idatzi dugu, luxuzko liburu forman.

Informazio gehigarria

Pisua 2 kg
Tamaina 31 × 24 × 4,5 cm