Azaroko ostiral arrats alde euritsu batean, Donostiako Egia auzoko Bukowski tabernan hainbat lagun elkartu ginen Info7 irratiaren urteurrena zela eta. Joseba Tapia eta Besamotzekin genuen hitzordua. Jakin-mina eta entzun-mina asetzera hurbildu ginen “gaztez” bete zen txoko hartara. Lau kideak oholtzara igo eta hasi zen musika.
Une atsegina pasatu nuen, gozatu bai, baina zer-pentsa eman zidan. Batetik, garai bateko hainbat doinu ezagun beste era batera nireganatu nituen. Armonia berri baten barruan, gitarra elektrikoaren akorde eta melodia-pasarte “estridenteek” zenbait kanturen mezu “estridenteekin” bat egiten zuten. Sarritan “relato histórico” ofizialen tesi eta hipotesiak ez dira bakarrak, unibertsalak eta irrefutableak izaten. Zorionez, beste herritan bezala gurean ere, bestelako ahots batzuk existitu, existitzen eta existituko dute. Ofizialtasunaren adinako oihartzunik ez duten ahotsak dira, baina ez horregatik balio (historiko eta etiko) gutxiagokoak. Ahotsok, real politik gisa, gitarra elektrikoaren akordeekin batera iritsi zitzaizkidan, agian trikitia eta panderoz soilik baino era ozenkiago eta estridenteagoan.
Bestetik, oholtza gaineko argi fokuek ez zuten trikitia horrenbeste enfokatu. Trikitiak, ofizialtasunarekin, munduan zehar beste hainbat lekutara bidaiatu eta oraindik ere bidaiatzen du. Emanaldi honetan, trikitia apal baino irmo, oholtzako ezkerreko iskinean zegoen aldameneko kide nagusia lagunduz (Agur Intxorta Maiteko azaleko argazkian bezala).
Azkenik, Josebak alboan zituen hiru besamotzak gozatzeko aukera izan nuen. Tabernako paretako argazkian begi-bistan genituen London Calling albumeko musikariak bat-batean berpiztu balira bezala iruditu zitzaidan. The Clash taldeak mezu sozial sakonez kargatutako musika estilo ezberdinak uztartzeko trebezia azaldu zuen duela berrogei bat urte. Besamotzek, eskuzabal oso, indar eta kolore propioa eman zioten emanaldiari.
Musika amaitu eta tabernatik irteterakoan, ”Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua” burura etorri zitzaidan. Eta Tabakalera handiaren ondoan dagoen Egiako txoko batean nengoela oraindik hobeto ulertu nuen Donostia Calling-ek (London Calling-en antzera) bizirik darraiela.
RT @etzipm: Joseba Tapia & Besamotzen eskuzabaltasuna. Amaotz kolaboratzaile berriaren lehena #etzi-n #donostiacalling #2016 https://t.co/N…
@etzipm Badakit testuan ez duela hori jartzen, baina gauzak argitzeko: @LeBukowski’n dagoen The Clash album azala ez da “London calling”.
.@etzipm @LeBukowski Dena den, kontzertua nahiz testua bihotzez hartu ditut, eh? 🙂 Nahikoa zuen Tapia gajoak koordinazioarekin! xD
Etzi.pm liked this on Facebook.
RT @etzipm: Joseba Tapia & Besamotzen eskuzabaltasuna. Amaotz kolaboratzaile berriaren lehena #etzi-n #donostiacalling #2016 https://t.co/N…
RT @etzipm: Joseba Tapia & Besamotzen eskuzabaltasuna. Amaotz kolaboratzaile berriaren lehena #etzi-n #donostiacalling #2016 https://t.co/N…
Hedoi Etxarte liked this on Facebook.
Poza!!!
militarrek urteotan okupatu Jaizkibelgo Amaotz etzi.pm hizketan!
https://t.co/bCWmHD4CSv