Talaios kooperatibako kidea eta Koop57ko kooperatibista. Garatzailea, Irakaslea, hacktibista eta hedabide ezberdinetako kolaboratzailea.

Hemen da Alternatiben Herria azkenean; urriak 24 Bilbo osoan zehar alternatiba badugula adierazteko eguna. Eskaintza izugarria da, egitaraua eskuan edo sakelekoan hartu eta lasai begiratzekoa. Horixe egin dut nik eta Azokako postuetako lanak uzten didan moduan hauek bisitatu nahi ditudan tokiak.

Flok1

10:30 Hika ateneoa (L7)

Ezagutzan oinarritutako komun irekiak, kapitalismo kognitiboaren alternatiba gisa. Ezagutzaren ekonomia soziala. Matrize produktiboaren ardatz eraldatzailea. Euskaraz.

Xabier Barandiaran, EHUko irakaslea eta Flocksocietyko kidea.

12:00 Karpa nagusia (K5)

Herrialdeei begirada bat, burujabetza sozialerantz. Eskozia, Catalunya eta Eskoziako adibideak: Herri subirautza aldaketa sozialerako bermea da eta, aldaketa soziala herri subirautzen bermea. Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Mario Zubiaga, Politika zientzietako irakaslea (EH)

David Fernández, CUPeko legebiltzarkide ohia (Cat)

Cat Boyd, Scottish independence: a feminist response liburaren egilea. Radical Independence Campaing sortzaileetako bat. Plataforma honetatik beste Ezkozia ezberdin bat defendatzen dute: independentea eta ezkerrekoa. Austeritatearen aurka jarrera borrokalaria dute. Besteak beste, fracking-aren aurka daude (Eskozia)

-Moderatzailea: Jule Goikoetxea, Zientzia Politikoetako irakaslea

 

16:00 Auzoekonomia karpa (K1)

Ekintzailetasun sozialean murgilduz. Euskaraz.

Beñat Irasuegi, Talaios kooperatiba

Andoni Egia, Beterriko Garapen Agentzia

Arianna Arizabaleta eta Elena Egino Berrekin Berregin ekimena, Bergarako Udala, MU eta Lanki elkarlanean

-Dinamizatzailea: Naroa Elortza, ELA Sindikatua

-Ondorioak: Oihane Enbeitak bertsotan

 

Egun guztian zehar Auzoekonomia eta Garagardo azokak (A3 eta A5)

Auzoekonomia Azoka (A3)

ARRIKOOP koop. elk. txikia, Artezi koop. elk. txikia, Asociación Kidenda, Aukeran psikologia, Baladre, Bancos del Tiempo, Bizkaiko Auzo Baratzak, Economistas sin Fronteras, Ekoizan, Emaús Bilbao SCIS, Emaús Fundación Social, Esnetik koop. elk., Etikalia-inmobiliaria ética, Fiare, Gaztaroa Sartu, Gizatea, Hasi Berriro, Hegoa, Iraun Permakultura Elkartea, Keima Animazioa, Koop 57, Lakari koop. elk. txikia, Lurrekin, Manu Robles Aranguiz Fundazioa, Oikokredit, Olatukoop, Peñascal S. Coop., REAS Euskadi, Setem Hego Haizea, Sokaire, Suma con Causa Auzolana, Taller Y-Poranga, Truke Berrerabilpen Elkartea, Uztarri Kooperatiba, Ximaurpila elkartea, Zurtek…

Garagardo Azoka (A5)

Garagardo Azoka honako garagardo hauekin: Beerbao, Boga, Borbor, Drunken, Falken, Laugar, Mala gissona, Naparbier, The Angry brewery, ZerB

Sortu, eraldatu eta elkarbanatu!

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude