Talaios kooperatibako kidea eta Koop57ko kooperatibista. Garatzailea, Irakaslea, hacktibista eta hedabide ezberdinetako kolaboratzailea.

Talaiosetik urtea bukatu baino lehen software eta teknologia libreak berriro ere mahai gainean jarri nahi ditugu. Horretarako maila oso ezberdinetan bada ere, hitzaldi, mintegi, tailer eta ekitaldiak antolatu edo horietan laguntzeari ekin diogu. Azaroa eta abendua oparoak izango dira, Ekonomia Sozial Eraldatzaileari buruzko ekitaldi garrantzitsuekin batera.

Azaroak 8 (18:00-20:00) –  Nell-en eskola: Software eta Hardware librea

Zer da Software librea? Fidagarria da? Nola atera diezaiokegu probetxua? Gauza bera dira doako programak eta software librea? Eta Hardware librea? Zein da bere lekua software librearen filosofiaren barne?

[button link=”https://www.tabakalera.eu/eu/nell-en-eskola” size=”small”]Informazio gehiago[/button]

Azaroak 17 (9:30-19:30) – SETLEM: Software eta Teknologia libreen III. mintegia.

UEU eta Talaios kooperatibak antolatuta SETLEM Software eta teknologia librearen euskal mintegiaren hirugarren edizioa izango da. Euskal garatzaileak, ikertzaileak, ingeniariak, aktibistak, zaleak saretu eta Burujabetza teknologikoaren bideak aztertzea izango dute helburu nagusi. Izena emateko epea laster zabalduko da, baina tailerrak eta hitzaldiak proposatzeko aukera irekia dago.

[button link=”http://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2016/10/03/software-eta-teknologia-libreen-mintegia-proposamenak-bidaltzeko-deialdia/” size=”small”]Informazio gehiago[/button]

Abenduak 2-6 (11:00-14:00 / 16:00-19:00) – Kabi@: Durangoko azokako kultura digitalaren plaza.

Durangoko Azokako Kabi@ren deialdia. Durangoko Azokaren barnean teknologiaren plazan, kultura, euskara eta teknologia libreak izan ohi dira protagonista. Aurten ere horrela izango da, pribatutasuna, ondare komunari, teknologia libreei, Wikipediari eta jokoei tarte berezia eskainiko zaiolarik. Proposamenak jasotzeko aukera irekita.

[button link=”http://durangokoazoka.eus/eu/intra/537-zure-sormen-lana-erakutsi-nahi-duzu” size=”small”]Informazio gehiago[/button]

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude