Durangoko Azokako Kabi@: Hedabide Eguna #4

bitakora — 2015-12-08
Irakurri Offline:

Apostu egingo genuke azken bost urteetan hamaika aldiz entzun duzuela hurrengoa: ‘krisi’ hitzak ‘aukera’ ere esan nahi duela txinatarrez, baietz? Hedabideetako arduradunek ere beste erremediorik ez dute izan teknologia berrien eskenatoki berrira moldatzeko aukeran apostu egitea baino. Medio alternatiboentzat esperimentazio garaia izan da.

Irratien kasua paradigmatikoa, gaur egun inoiz baina errazagoa da irrati bat internet bidez muntazea eta hori azaldu nahi izan digute 97Irratia, Ttan-ttakun eta Irratiako lagunek, euskal irrati desberdinetatik etorritako entzuleekin batera (Arraio, Txapa, Lehiotikan, Bilbo Hiria, etab.).

97Irratiako lagunek irratia kontzeptu likido gisa azaldu dute, libre kontzeptuarekiko oso indefinitua, edonola biek lotutara azpimarratu dute. Software librean oinarritu dituzte beraien proposamenak. Irrati atzeko komunitatea errotzeko Telegram bezalako aplikazioetaz aritu dira. Audacity ere gomendatu dute soinu ediziorako daude aukera itsasoan (Internet DJ Control-ekin ere esperimentatzeko prest dabiltza). Airtime irrati automatizatzailea erabiltzen dute parrila osatzeko, ardurak era deszentralizatu batean banatzeko erraminta bikaina. OGG erabiltzea ere gomendatu dute mugikor sinple batekin unitate mugikor bat muntatzeko.

Larrabetzutik iBasque aplikazioa aurkeztu dute euskarazko irratiak mugikorretik entzun ahal izateko. Irrati digitalaren diskurtsoa landu beharraz ere mintzatu dira, teknologia denak (FM, internet, etab.) okupatuz.

Ttanttakuneko Beñatek egindako garapen teknologiko eta filosofiak azaldu ditu. Musikari eta estetikari garrantzi handia emanez. ARAS, RasFM eta beste hamaika erraminta Ttanttakun irratian nola txertatu dituzten ere azaldu digu. Harrigarria lortutako erraminten maila.

Arratsaldean, hainbat hedabide nazional izan ditugu Kabi@n, beraien apostu teknologiko-digitalak aurkezten.

  • Gaztezulo: Aitor Abaroa zuzendariak aurkeztu du gazteentzako aldizkariaren webgune berria. Estetikoki zaindua eta paperezkoaren edukien gestio egokiago bat egiten duena.
  • Argia: Lander Arbelaitzek Argiako webgunearen atzean dagoen gogoeta azaldu digu. Kazetari guztien inplikazioa eta ahalduntzea aipatu ditu webgunera begira, ezkerreko baloretara lotutako kanalak, blogariei tartea etab.
  • Berriako Astekaria: Pello Urzelaik Astekaria aplikazioa aurkeztu du, medio handien (New York Times, The Economist) asteroko aplikazioetan inspiratua. Astekariak asteburuko irakurketa aukeratua eskaintzen dio erabiltzaileari. 1500 deskargen inguruan dabil honezkero 11. astean.
  • Sustatu eta Mugikaria: Luistxo Fernadezek webgunea erreplikatzen duten aplikazioen aurka hasi du hitzaldia (adib., El Español), eta Astekariaren inspirazio berdina duen Mugikaria aurkeztu du, kasu honetan, bi ediziorekin egunero. Erabiltzaile kopuru txikia aitortu du, baina aplikazioaren prozesu automatizatua dela eta, aplikazioarekin aurrera egiteko apostua. Luistxoren hitzetan: “hurrengo aldaketa sakeleko telefonotik etorriko da interneten, eta hor egon behar da”.
  • Ahotsa.info: Segio Labaienek Nafarroa Garaiko eta Iruñerriko azken urteetako jarraipen poliziala salatzen hasi du hitzaldia. Ahotsa.info-ren norabide multimedia azpimarratu du, bideotara zuzendua. Harpidetza eta komunitatea gogoratu ditu Ahotsaren giltza bezala. Agenda markatzeko hainbat kanpainaren adibideak jarri ditu ondoren.
  • Tokikom: Joxe Rojasek Tokikom aurkeztu du, eta bere lekua hedabideen mapa nazionalean. Ondoren, medio txikiek ahuldadeak batzeko ardatz diferenteak azaldu ditu, baita gai teknologikoetan: honezkero existitzen den web motore partekatua eta etorriko den mugikorreko aplikazioa.

Eguna errematzeko, Xabier Landabideak mahaingurua gidatu du Hedabideen Etorkizunaren inguruan. Datozen erronkekin erretratoarekin hasi zen mahaingurua. Teknologia berriek suposatutako eraldaketarekin jarraitu zuen hizketaldiak. Segidan, Kalitatezko eta eduki duinen gaia irten zen mahai gainera. Eta bukatzeko EITB izan zuten mintzagai.

Irakurri Offline: