Avatar

Ikerlaria edo. ZiFizalea eta optimista diagnostikatua. Izango garelako gara.

Agian entzun edo irakurriko zeniguten honezkero, 2018an Durangoko Azokak beka bat eman digula euskaraz rol joko bat sortzeko. Hori ospatzeko, urtea Bilbo Hiria Irratiko estudioetan rolera jolasten amaitu genuen, zer eta Kult: Divinity Lost joko ilunarekin.

Goizalde Landabaso Donna Hartfeld detektibe konspiranoikoa izan da, Ana Morales Robert Dickinson abokatu lodikote eta arduratsua,  Eneko Olazabal Richard Hawkes kazetaria, Galder Perez Anna Forbes MoMo Arte Galeria entzutetsuko zuzendaria eta Ane Zabala berriz Chris Grenwald BANG modelo agentziako zuzendariaren larruan ikusi dugu. Master (edo Maizter) lanetan berriz ni neu aritu naiz, Txabi Landabidea.

Argazkia: Goizalde Landabaso

Arratsalde bat hartu dugu “Mito baten heriotza” eszenarioa jokatzeko (Kult 3. edizioaren Neko eta Florenten frantsesezko Mort d´un Mythe abentura oinarri izan dugu) helburu birekin: ondo pasatzea eta rol jokoek irratian eman dezaketenaren inguruan esperimentatzea. Lehen saiakera bat izan denez zenbait arazo izan ditugu audioekin, baina hemen duzue Mito baten heriotza, bi audiotan entzungai.

Esango diguzue ea zentzurik izan duen gure esperimentuak! Utzi mesedez zuen iritziak eta iruzkinak hementxe bertan, iruzkinetan.

PS: Bonus track bezala, hemen dituzue KDL jokorako euskaratutako pertsonaien fitxak:

Comments

  1. Asko gustatu zaigu zuen esperimentua!

    Ea noiz animatzen zareten bideoan egitera gauza bera! agian Atopia-rekin?

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *