Unai Tolosa

Garatzailea Talaios Koop.-en

Orion bidean denetik ikusi daitekeela diote. Bertan ezagutu nuen etlgr.io zerbitzua. Zerbitzu honek zera eskaintzen digu: Email bat eman behar dugunean eta pertsonala eman nahi ez dugunean, bere domeinuan email bat sortzen digu eta telegramez kudeatu dezakegu.

Zerbitzu hau ez nuke gai pertsonal edo lan kontuetarako gomendatuko baino, kasu puntualetan, email gutxi batzuk bidaltzeko erabili dezakegu. Beti ere, kontutan izan behar dugu enpresa baten zerbitzu eta zerbitzariak erabiltzen ari garela eta ez dakigula zer egiten duten gure datuekin.

Hasteko Telegrameko euren bot-era joango gara eta /start idatziko dugu:

 

Ondoren gure email izena sortuko dugu. Nire kasuan tolosa izango da. Horretarako /register idatziko dugu:

/send komandoa sartzen badugu emaila bidaltzeko aukera dugu:

 

 

Sortu dugun emailera idazten digutenean telegrameko botean bertan agertuko zaigu emaila.

Esan bezala, batzuetan oso baliagarria izan daiteke. Erabili ta botatzeko email bat nahi badugu, hemen dugu aukera azkar bat.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude