Etzi Portu Maritimoa

Etorkizuneko nostalgia sortzeko artefaktoa

Badator Rolaldia, historiako I Euskal Rol Jardunaldia.

Rol partida bat antolatu nahi duzu euskaraz? Hemen duzu aukera: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc8OG7qXE533t_V95_RqdL08xQEfrAxawNqDD2zil13dTelSA/viewform

Eman izena eta proposatu zure partidak. 2020ko abenduaren 5, 6, 7 eta 8an rolean jokatzera goaz eta.

Partida proposamenak irekita urriaren 30etik azaroaren 6ra artean.

 

Iruzkinak

  1. Kaixo,

    Interesaturik nago maiztiarraren papera egiteko, baina hurrengo dudak aurkezten zaizkit:

    Atzo jakin izan nuen honi buruz eta beraz, ez dut partidarik prest. Igo liteke maiztiar izateko aukera partida oraindik izan gabe? Saiatu naizenean zuzenean agertzen da sartu beharko litzatekeela partidaren izena, luzapena… eta epea laster bukatzen da.

    Bigarrenik, rolean egiteko sistemak ia beti gazteleraz daude (gutxienez nik erabiltzen ditudanak). Euskaraturik dagoen bertsiorik dago D&D5E sisteman edo 5 Eraztunen Kondaira 4E sisteman?

    Eskerrik asko

  2. Aupa Iñigo

    Ez dago arazorik, apuntatu partidaren izenburu posiblea momentuz eta zehaztuko dugu aurrerago (adibidez rolaria@gmail.com helbidera).

    Dakigula sistema horiek ez daude euskaratuta,zoritxarrez.

Ezin da iruzkinik egin.