Etzi Portu Maritimoa

Etorkizuneko nostalgia sortzeko artefaktoa

Lagunok, ur gozo ta gazietako marinelok, ugaztun, narrasti, ornodun eta ornogabe denok: behar bada gogoratuko duzue jada urruna zaigun garai batean SOLARPUNKA DIN-A4an ideia deialdia zabaldu genuela imagina daitekeenaren markoa apurtzeko. Hopepunk edo itxaropenpunkaren aldarri kolektiboa egin nahi izan genuen, eta duela ez hainbeste iragarri genituen hiru saridunak.

Orain konfinamendu perimetral, etxeratze-agindu eta bestelako goitik behera (inoiz ez behetik gora) ezarritako neurriak gure ezpain-belarrietara ezezik gure egunerokotasunetara kukuka ari zaizkigun garaiotan pentsatu dugu une egokia dela 2020ko itxaropenaren aldeko ideia deialdi honen uzta denon esku uzteko.

Hori dela eta eguna hasteko Solarpunk ideia berri bat argitaratuko dugu. Gusto baduzue twitterreko @etzipm edo telegrameko https://t.me/etzipm kanalean jarrai gaitzakezue

Gabrielek ziokeen bezala, gure poesia -kasu honetan gainera ez da gurea ere- oso merkea da: herriaren aho-arkatz-margo-teklatu-PC-sakelekoetatik hartu genuen debalde, eta debalde ematen diogu herriaren pantaila/inprimagailu/belarri/begiei.

Gaur, baina, hiru sarituekin hasi nahi dugu. Zuekin, 2020ko ideia deialdiaren lan sarituak!

Klikatu gainean fitxategiak ikusi eta jaisteko!

NAZIOARTEKO ESPAZIO AGENTZIA SARIA: Apirilaren9a Morse Kodea (Orakulua)

ILARGIA SARIA: Hutsa.sh: AtopiaRPG Linuxerako Bideojokoa (Arkadi).

EGUZKIA SARIA: Dodo Jokoa din-A4an (Sasidordoka)

Gogoratu, hemendik aurrera goizero, etorkizun eta itxaropenari buruzko ideia berri bat gusto baduzue, Etzi Portu Maritimoan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude