[Rolaldia] Bahiketa Zalabrian

enrolatu — 2020-11-09
Irakurri Offline:

Maizterra: Imanol Etxeberria
Jolasa edo sistema: Altxorra eta Loria (Tesoro y Gloria)
Partidaren izena: Bahiketa Zalabrian
Jokalari kopurua:3-4
Partidaren sinopsia: Jokalariak Zalabriara iritsi dira Uzta festaren erdian eta Gurpilaren karabana bertan da bere postu koloretsu eta ikuskizun zirraragarriekin. Tamalez, bahiketa batek jaia zapuztu dezake.
Eguna eta ordua: Abenduak 6, 17:30
Partidaren iraupena: 2-3 ordu
Beharrezko baldintza teknikoak: Foundry VTT edo Roll20, agian discord komunikatzeko. Baina eguna baino lehen erabakiko da jokalariekin denontzat erraz izan dadin.
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: Bata bestearenganako errespetua eta denon artean erabakiko da neurri gehiago behar diren
Umeentzako egokia al da? Ez
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai.
Partidaren edukiari buruzko oharrak (biolentzia, sexua, umore beltza eta beste): Biolentzia

Irakurri Offline: