[Rolaldia] Birusa

enrolatu — 2020-11-09
Irakurri Offline:

Maizterra: txerren
Jolasa edo sistema: AtopiaRPG
Partidaren izena: Birusa
Jokalari kopurua: 2-5
Partidaren sinopsia: Lurrazpiko misio luze batetik itzuli zarete. Lurrazalera itzuli zaretenan konturatu zarete pandemia batek planeta osoa zigortu duenaz. Euskal Herriko hiri eta herriak hutsik daude, kaleetan piztia basatiak eta Ajuria N-ko polizia errobotikoak jaun eta jabe dira. Begiradak gurutzatu dituzue zuen artean. Norbaitek ba al zekien honen berri? Nor izan da? Nortaz fida zaitezkete? Zer egingo duzue?
Eguna eta ordua: Abenduak 5, 21:30
Partidaren iraupena: 2 ordu eta erdi
Beharrezko baldintza teknikoak: Telegram, jitsi
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: X txartela
Umeentzako egokia al da? Ez
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai.
Partidaren edukiari buruzko oharrak (biolentzia, sexua, umore beltza eta beste: Pandemiaren gaia agertuko da (gertakizun erreala klabe fantastikoan). Jokalarien arabera indarkeria eta umore beltzezko elementuak ager daitezke, baina ez da bereziki partida biolento edo odoltsu bezala planteatzen.

Partidan izena emateko erantzun post honi izen-abizenak edo ezizen bat eta kontakturako email bat erabilita eta interesa adierazita. Lekuak iruzkinaren dataren arabera banatuko dira, partida bete arte.

Irakurri Offline: