ROLALDIA: Ohiko Galderak

enrolatu — 2020-11-06
Irakurri Offline:

Kaixo denoi. Galderak heltzen ari zaizkigu Rolaldia, Euskarazko Rol Jardunaldiaren inguruan, eta denak leku berean sartzea erabaki dugu.

Jardunaldietan lagundu nahiko banu, nora jo beharko nuke?
Antolakuntzan lagundu nahi izanez gero, idatzi mezu bat rolaldia@gmail.com helbidera, edo idatziguzu Twitter bidez @rolaldia kontura. Azkenik, Telegramen euskarazko rol komunitatearen Telegram taldera sartu zaitezke nahi izanez gero: https://t.me/rolariak

Non ikus daitezke eskainitako partidak?
Eskaintzen diren partidak, bere ordutegi eta beste datu garrantzitsuekin https://etzi.pm orrialdean agertuko dira, izena emateko prozesua izango den webgune berean. Hurrengo egunetan xehetasun gehiago emango ditugu.

Zein da maizter modura izena emateko azken eguna?
Partidak apuntatzeko azken eguna azaroaren 8a izango da, igandea. Denboraz larri dabilen maizter batek partida data hori baino beranduago apuntatu nahi izatekotan, idatz dezala rolaldia@gmail.com helbidera. Bestela, partidak proposatzeko 137 B inprimakia hemen aurkitu daiteke.

Aurkeztutako partidek baldintzaren bat bete behar al dute?
Baldintza bakarra partida euskaraz jokatzea da.

Noiz hasiko dira jokalarientzako izen emateak?
Jokalari modura apuntatzeko epea azaroaren 16ko astean hasiko da. Egun zehatza Twitter bidez zabalduko dugu @rolaldia kontuan, izen ematea egiteko informazioarekin batera.

Zein da jokalari bezala izena emateko azken eguna?
Epea azaroaren 30ean amaituko da. Toki librerik egonez gero, eta zuzendaria ados badago, libre dauden plaza bete ahalko dira epez kanpo.

Zein baldintza tekniko dira beharrezkoak jardunaldietan parte hartzeko?
Garrantzitsua da internet konexio egonkor bat izatea, mikrofonoa eta nahiko gomendagarria da webcam bat erabiltzea. Zuzendari bakoitzak ezinbestekoak diren baliabideak idatzi ditu bere partidaren orrian, ondo irakurri webcam eta mikrofonoaz gain beste zerbait behar baduzu.

Nola jarriko naiz harremanetan maizterrarekin?
Jardunaldiak hasi baino aste bete lehenago zuzendariek jokalarien posta elektronikoak jasoko dituzte, beraiekin harremanetan jar daitezen.

Partidak emititu egingo dira?
Mahai bakoitzak, maizterrarekin batera erabakiko du ea partida emititzen den ala ez.

Irakurri Offline: