Aurreko hilean, apirilaren 16an, Frantzisko I-ak Lesbos uhartea bisitatu zuen. Alexis Tsipras lehen ministroa, Eliza ortodoxoko apezpikua den Jeronimo eta apezpiku-ordea den Bartolomek bat egin zuten Aita Santuarekin. Bi elizetako arduradunek adostutako testua zabaldu zuten errefuxiatuen krisiaren inguruan. Moira izeneko erretentzio zentroan sartu zen Aita Santua, yaziri komunitateko errefuxiatu askorekin egoteko aukera izan zuen, baita Afganistan, Siria, Iran eta Pakistanetik alde eginiko errefuxiatu musulmanekin ere. Barraka artean ikusi ditu laster Turkiara Europar Batasunak bidaliko dituen hainbat ume eta familia. Franzisco I.ak, errefuxiatuekin egoteko aukera izan zuen eta 3 familia berekin eraman zuen Vatikanora.
Lesbosen, 200 kazetari bildu ziren eta hedabideak bisita historikoaz mintzo zuten. Kontu hau ez da mugatzen errefuxiatuek Aita Santuaren partetik jaso duten bisitara. Eliza ortodoxoak eta katolikoak dituzten harreman historikoak ere bazterrak harrotzeko balio izan dute. Barne ministerioak Lesbosera gatazken aurkako poliziako 6 unitate bidali zituen, nahiz eta gatazka komunikatuen mailan gelditu zen. Kontua ez zen horrenbete anarkisteek egin zitzatekeen mobilizazioen arriskua, une honetan mugimendu anarkista buru belarri sartuta dago errefuxiatuekiko elkartasun mugimenduan. Halaber, arazoa ez da errefuxiatuen artean egon daiteken ezkutuko ustezko “terroristen” susmoan ere, nahiz eta eskuineko hedabide greziarrak horren inguruko susmoak behin eta berriz zabaltzen saiatzen ari diren; ez bakarrik errefuxiatuekiko, baizik eta haien laguntzara joan diren bolondresekiko.
Kontrako erreakzioak beste eremu soziopolitiko batetik etorri ziren. Tesalonikako teologia ikasleak negarrez jarri omen ziren Frantzisko I-aren bisita zela eta. Ez, ez da iruzkin hiperboliko edo ironiko bat idazle gaiztoa naizen aldetik. Hala zioten haien komunikatuan San Porfirio elkarteko ikasleek “malkoak begietan ditugula Frantzisko I-ren bisita bertan behera uztea eskatzen dugu bestela ondorioak katastrofikoak lirateke”. Glyfadako metropoliak ere eskutitz bat luzatu zion astelehenero biltzen den sinodo sakratuari, bertan ere Franzisko Iaren bisitaren kontrako iritzia plazaratu zuen.
1054ko zisma hizpide
Zergatik polemika hau? Eliza ortodoxoarentzat Eliza katolikoa mugimendu heretiko bat da eta ez dago modu ofizialean onartuta. 1054. urtetitk datorren kontua da honakoa. Ordurarte kristautasuna bateratuta zegoen, baina erritual ezberdinak zeuden. Mendebaldean erritualaren hizkuntza latina zen, ekialdean berriz grezieraz egiten ziren. Mendebaldean Erroma zen kristautasunaren kapitala, ekialdean Konstantinopla (gaur Istambul). 1053. urtean Migel I.a Kerularius Konstantinoplako Patriarkak errituala latinez praktikatzen zituzten hainbat eliza itxiarazi zituen; izan ere, aurreko urteetan Italiako hegoaldean Greziar errituala praktikatzen zituzten hainbat eliza itxiarazi baitzituen Erromako Aita santuak. Garai hartako Erromako Aita Santuak, Leo IXak aginte bat igorri zion Konstantinoplari, Kerularius-i Patriarka titulua ken ziezaioten aginduz, eta Aita Santua kristautasunaren autoritate gorena bezala onar zezatela eskatuz. Aita Santuak Bizanziotarren sustengua eta menpekotasuna nahi zituela aurreikusten zen Normandoen Italiako inbasioari aurre egiteko. Erritualaren gaineko eztabaida ere mahai gainean zegoen. Alde batetik espiritu santuaren naturaren inguruan kontrako iritziak zeuden, baina batez ere bedeinkatutako ogiaren prestaketa eta osagaien gaiak bazterrak harrotu zituen. Elizan komulgatzeko banatzen zen ogia legamiarekin egin behar zen ala ez zentratu zen eztabaida. Erroma legamiaz eginiko ogiaren aurka zegoen. Baina Bulgariako Orhiteko apezpiku-ordeak bultzatutako legamiaz eginiko ogiaren banaketarekin desobeditu zion Aita Saintuari. Ekialdeko elizkizunetan banatutako ogiak legamia eraman behar zuen, mendebaldea erabat aurka zegoen.
Legamiatutako ogiaren afera
Legamiarik gabeko ogiaren erabilera judutartasunetik dator, eta mendebaldeak horrela mantentzen du. Jesusek azken afarian legamiarik gabeko ogia erabili zuela eta, eliza katolikoak bere erritualetan ogi bera jatea hobesten du. Ekialdean berriz legamiaren erabilerarekin testamentu zaharrarekiko haustura ordezkatzen da. Legamiak kristoren erreinu berria irudikatzen du, izan ere arimak bizitza jan behar du, eta legamia duen ogiak bizitza dakar bere baitan. Arrazoi horregatik ekialdean debekaturik dago legamiarik gabeko ogiarekin komulgatzea. Eztabaida honek inplikazio teologiko eta filosofiko asko dakartza eta legamiarik gabeko ogiaren aipamen anitz aurki ditzakegu testamendu zaharrean. Judutarrek exodo garaian jandako ogia gogoratzen dute haien Pesach jaialdian (Pazkoa). Moisesek (Ex 13:3) hala agindu zion bere herriari. Moisesentzat Jainkoak eraman zuen jendea Egiptotik kanpo, gizakiak ezin zuen bere kabuz egin. Sakrifizioen kasuetan Lebitikoak legamiaz baliatutako ogia debekatzen du (Le 7:13). Legamiak pertsonen interbentzioa irudikatzen duelako legamiaz gabeko ogia hobesten da. Testamendu berrian ez da aipurik gai honen inguruan. Baina “Legamiatu” hitza behin baino gehiagotan baliatua izan da modu metaforikoan eta interpretazio ezberdinak ondorioztatu daitezke. San Irineo, San Ignazio, San Justino zein San Juan Krisostomosek legamiatutako ogiari aipamen anitz egin zizkioten. Haien aburuz, igandeetan jainkoaren pizkundea ospatzen da, eta jai eguna denez ez da baraualdia egiteko eguna, horregatik legamiatutako ogia da baliatu behar dena.
Legamiatutako edo legamiarik gabeko ogiaren eztabaida ematen ari zen bitartean Normandoek bizantinoei irabazi zieten eta Siziliako erresuma sortu zuten; baina ez ziren bertan gelditu 100 urte baino gehiago. Orduz geroztik banatuta dago kristautasuna nahiz eta saiakerak egin dituzten hasierako batasun hura berreskuratzeko. Lerro gogorreneko jarraitzaile ortodoxoentzat eliza katolikoa eta harengatik sortutakoak (protestanteak, kalbinistak, metodikoak, ebanjelariak, etab…) kristautasunetik ateratako mugimendu heretikoak besterik ez dira. Ortodoxoak, berriz, zain daude katolikoek legamiarik gabeko ogiaren komulgatzeari utzi eta kristautasun bateratuaen eguna noiz iritsiko.
Hau horrela, zalantzak ditut Abel Azkonak Iruñeko Erakusketan baliatutako hostia kontsakratuen erabilpena profanazioa izan zela edo ez.
- France Culture Irratiak Inperio bizantinoari eskaini dio aste oso bat bere “La Fabrique de l’Histoire” emankizunean. Sakatu hemen emankizuna entzuteko [Adi France Culture Irratiak, emankizunak urtebetez daude entzungai beraz 2017 Maiatzaren 12tik aurrera baliteke kenduta egotea] [Frantsesez]
- Hona hemen Frantzisko Iaren bisitaren kronika eta bideoak “Keep Talking Greece” Blogean [Ingelesez]
- John Greenek bere “Crash Course World History” videoblogean Bizantzioaren sorrera azaltzen du [Ingelesez]
Gaur gurean:
@xare: “Fantzisko I. Lesbosen eta Teologia Ikasle ortodoxoen protesta” #etzi
https://t.co/bELUGGJgLH
#GoizekoPasea
[abagunea coyuntura]
Frantzisko I Lesbosen eta Teologia Ikasle ortodoxoen protesta
@etzipm-en @xare
https://t.co/whkoluhSCD
RT @katakrak54: [abagunea coyuntura]
Frantzisko I Lesbosen eta Teologia Ikasle ortodoxoen protesta
@etzipm-en @xare
https://t.co/whkoluh…
RT @etzipm: Gaur gurean:
@xare: “Fantzisko I. Lesbosen eta Teologia Ikasle ortodoxoen protesta” #etzi
https://t.co/bELUGGJgLH
#GoizekoPa…
RT @katakrak54: [abagunea coyuntura]
Frantzisko I Lesbosen eta Teologia Ikasle ortodoxoen protesta
@etzipm-en @xare
https://t.co/whkoluh…
RT @katakrak54: [abagunea coyuntura]
Frantzisko I Lesbosen eta Teologia Ikasle ortodoxoen protesta
@etzipm-en @xare
https://t.co/whkoluh…
Katakrak liked this on Facebook.
Hedoi Etxarte liked this on Facebook.
Kristautasun zisma Greziarren ikuspuntutik azaltzen saiatu naiz gaurko @etzipm artikuloan. https://t.co/wFi4azESC5
RT @xare: Kristautasun zisma Greziarren ikuspuntutik azaltzen saiatu naiz gaurko @etzipm artikuloan. https://t.co/wFi4azESC5
Gaur gurean:
@xare: “Fantzisko I. Lesbosen eta Teologia Ikasle ortodoxoen protesta” #etzi
https://t.co/bELUGGJgLH
#IluntzekoPasea
RT @etzipm: Gaur gurean:
@xare: “Fantzisko I. Lesbosen eta Teologia Ikasle ortodoxoen protesta” #etzi
https://t.co/bELUGGJgLH
#Iluntzeko…