- Etzi.pm profila
- Mastodon erabiltzailea
-
Zergatik den deszentralizazioa mezularitzaren azken helmuga eta zergatik deitzen den helmuga hori Delta Chat
Azken hamarkadan, gure bizitza digitalaren giltzak Silicon Valleyko eraikin gutxi batzuen esku utzi ditugu, baina prozesua itsasgora bezain sotila izan da. Plataforma hauek gure egunerokoan infiltratu ziren doako konektibitatea, tresna “magikoak” eta mugarik gabeko herrixka global baten ilusioa aginduz. Genituenik ere ez genekien arazoei irtenbidea emanez sartu ziren gure bizitzetan: berehalako balidazioaren beharra, guztia kontu…
-
Zure hodeiak nire ibaia lehortzen du: digitala den horrek, lurraldea eta bizitza mehatxatzen dituenean
Azken urteotan, datu-zentroen hedapenak espezialistentzat gordetako gai teknikoa izateari utzi dio, eta gizartean eta ingurumenean garrantzi handia duen gai bihurtu da. “Hodeia” deritzona, argazkiak, bideoak, mezuak eta dokumentuak gordetzen ditugun gune digital hori, edo erabiltzen ari garen AA prozesatzen den gunea, ez da zerbait etereoa: lurraldea okupatzen du, energia kantitate izugarriak kontsumitzen ditu eta, batez…
-
Algoritmoen kontrola: gure eskubideak defendatzeko lubaki digitala
Algoritmo hitza tekniko eta urruna iruditu arren, gure eguneroko bizitzaren parte da, modu sakonean. Algoritmoek erabakitzen dute sare antisozialetan zer albiste ikusten ditugun, mailegu bat onartzen ote diguten, edo zer hautagai aukeratzen dituzten lanpostu baterako. Are gehiago, administrazio publikoak ere erabiltzen ditu izapideak kudeatzeko. Algoritmo bat, besterik gabe, datuetatik erabakiak hartzen dituen arau multzo bat…
-
Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin
Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko izugarrikeriak aitzakiatzat erabiltzen dituzte bide-orri hau justifikatzeko, inork zalantzan jartzea zaila izan dadin. Baina asmo onez betetako diskurtso horren atzean, benetako asmoa ezkutatzen dute: gure…
-
Telegram eta kapitalismo digitalaren arteko besarkada goxoa?
Telegram kapitalismo digitalaren paradigmen barruan erabat xurgatzea, joera kezkagarri baten konstatazioa izango litzateke. WhatsApp-en aurrean babesleku gisa hasi zena, libreago, seguruago eta etikoago gisa saltzen zena, zentralizazio, opakutasun eta kontrol dinamika berdinak erreplikatzen amaitu du (eta kasu batzuetan baita okertuz ere). Gaur egun, Telegram-en eta WhatsApp-en arteko desberdintasun bakarra, estetikoa baino ez da. Grok ez…
-
Neutraltasunaren falazia: teknologia ez da neutrala (eta ez da inoiz neutrala izango)
Teknologia ez da inoiz neutrala. Aplikazio, plataforma edo algoritmo bakoitzak inplizituki daramatza sortzen dituztenen balioak eta lehentasunak. Teknologia “tresna bat besterik ez da” esaten denean, ez da kontuan hartzen haren diseinuak zer eragin duen harekin elkarreragiteko moduan. Tresna guztiek ez diete guztiei berdin balio, eta guztiek ezin dituzte baldintza berberetan erabili. Pentsa dezagun sare sozialetan:…
-
Bakarrizketa?
Speaker ‘s Corner Londresko Hyde Park-en dagoen gune historikoa da. Adierazpen-askatasunaren sinbolo gisa sortu zen eta aukera eman dio edonori plataforma inprobisatu batera igotzeko eta edozein gairi buruz hitz egiteko publikoaren aurrean. Gune hau eztabaida sutsuen, diskurtso politikoen eta adierazpen kulturalen lekuko izan dela irudikatzen dut, eta ideiak zentsuraren beldurrik gabe azaltzeko lekua eskaintzen du.…
-
Zergatik egin beharko lukete The Guardian eta La Vanguardia egunkariek (eta gainontzeko besteek ere) sare sozial deszentralizatu eta askeen aldeko apustua?
Duela gutxi, The Guardian-ek (atzo) eta La Vanguardia-k (gaur) X sare antisozialean argitaratzeari utziko diotela iragarri dute, desinformazioaren arazoa gero eta handiagoa delako eta plataforma horretan ez dagoelako moderaziorik. Egungo kazetaritzan premiazko beharra nabarmentzen duen erabakia da: egiaztatutako informazioa partekatzeko ingurune seguru eta etikoagoak aurkitzea. Testuinguru horretan, fedibertsoa da bide oparoena. The Guardian eta La…
-
Hezkuntzan software librea erabiltzeari ateak itxi dizkio Jaurlaritzak
Erabaki berri batean, Jaurlaritzak hezkuntzan izaera pribatiboko softwarea soilik homologatzea erabaki du eta, ondorioz, software libreari ateak itxi dizkio. Horrek esan nahi du ikastetxeek Microsoft, Google edo Apple bezalako enpresen produktuak erabili beharko dituztela, software librean oinarritutako alternatibak alde batera utzita, software libreko sistemek seguruak, gardenak eta tokiko beharretara egokitzeko modukoak direla erakutsi duten arren.…
-
X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman?
X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea, ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat bertikalean kudeatzen diren sare sozialetara salto egiteko. Erraldoi teknologikoek kontrolatutako plataformak aukeratzean, arazo berberetan erortzeko arriskua dute:…