[Rolaldia] Sekretu sakona

,
Etzi Portu Maritimoa-ren avatar

Maizterra: Eneko Mazo
Jolasa edo sistema: Gure Azken Uda
Partidaren izena: Sekretu sakona
Jokalari kopurua: 2-5
Partidaren sinopsia: 1986ko udan zarete. Futbolean ari zaretela, zuen pilota etxe zahar baten leihotik sartu da eta ez dizuete itzuli. Nori tokatuko zaio orain txirrina jotzea?
Eguna eta ordua: Abenduak 5, 17:00
Partidaren iraupena: 3 ordu
Beharrezko baldintza teknikoak: Jitsi / hangouts, dadiños
Partidan erabiliko diren segurtasun neurriak: Zentzuz jokatzea
Umeentzako egokia al da? Bai
Rolean inoiz aritu ez direnentzako partida aproposa al da? Bai.
Partidaren edukiari buruzko oharrak (biolentzia, sexua, umore beltza eta beste: Bat ere ez.

Partidan izena emateko erantzun post honi izen-abizenak edo ezizen bat eta kontakturako email bat erabilita eta interesa adierazita. Lekuak iruzkinaren dataren arabera banatuko dira, partida bete arte.

Iruzkinak

  1. Aleix-ren avatar
    Aleix

    Kaixo Eneko,
    Aleix naiz 13 urte ditut eta rollera jolastu dut batzuetan lagunekin. Zure partidan parte hartzea gustatuko litzaidake. Zure konfirmazioaren zain. Interesak, zer esango nuke, dana. Irakurzale handia naiz eta danetatik irakurtzen dut, agian nire adina dela eta abenturak dira gehien irakurtzen ditudanak baina misterioa ere dut gustoko, Zientziak asko gustatzen zaizkit…

  2. Eneko Mazo-ren avatar
    Eneko Mazo

    Arazorik gabe, Aleix. Ez dakit erakargarria izango zaizun 13 urteko mutil baten rola hartzea 13 urteko mutila izanda, baina bestalde zientzia eta misterioa barra-barra daukazu bertan.

  3. Manex Arana-ren avatar
    Manex Arana

    Aupa Eneko!
    Ni Manex naiz, 15 urte ditut eta niri ere irakurtzea asko gustatzen zait. Nik ere parte hartu nahiko nuke, baina ez dakit eta plazarik dagoen edo. Aldez aurretik esan beharrra daukat ez dudala inoiz rol partidarik jokatu, eta piskabat informatu beharko nauzuela… Gustoak ere, edozein!

  4. Eneko Mazo-ren avatar
    Eneko Mazo

    Ederto, Manex, laster osatuko dugu taldea!