Gorka Julio
Gorka Julio
@teketen@etzi.pm

Talaios kooperatibako kidea eta Koop57ko kooperatibista. Garatzailea, Irakaslea, hacktibista eta hedabide ezberdinetako kolaboratzailea.

54 posts
7 followers
Blog

etzi.pm

Profile

etzi.pm

Homepage

teketen.com

  • Teknopolitika baterako perspektiba eta ideiak

    Teknopolitika, azken batean, boterearen teknologia bat da. Ez tresna bat, ezta zerbitzu bat ere: gizartearen antolamendua, parte-hartzea, kontrola eta askapena eraldatzeko modu bat da. Teknologiak, funtsean, munduaren ulermen eta eraikuntza jakin bat islatzen du: zein balio, zein harreman eta zein helbururekin bideratzen ditugun. Horregatik, teknopolitikaren muinean dago teknologia, hau ulertzeko eta garatzeko gaitasuna berreskuratzea da…

  • Familia eta komunitate mota alternatiboak ZiFian

    Zientzia-fikzioak familia eta komunitate mota ugari aztertu ditu, eredu tradizionalei aurre eginez eta gizarte alternatiboak irudikatuz.

  • «Teknologiari» buruzko solasaldia

    Ursula K. Leguin-ek 2005ean idatzitako hau egunerokoan ez ahazteko, euskarara ekarria. Teknologia dena eta ez dena, nola erabakitzen diguten gogorarazten digu testuak. Horri aurre egiteko, teknologia denon afera dela ulertzeko, teknologia beraren izaera bera zalantzan jartzea proposatzen digu Ursulak testuan.

  • Podcastek aretoak bete dituzte

    Bilbon Deforme semanal ideal total eta Donostian La Ruina podcastek areto erraldoiak bete dituzte asteburuan. Podcastak online esperientzia huts izatetik fenomeno sozial izatera igaro dira aspaldian. Fenomenoari erreparatzea garrantzitsua da, kulturkideak lortzeko bide bat izan daitekeelako. Euskal kulturak hartzaileak, kontsumitzaileak, zaleak behar ditu. Deitzeko modua garrantzitsua da, baina ulertzeko eran: euskarazko kultura eskatuko, bilatuko, jasoko…

  • Txatbot hoberenaren bila

    Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua dakar. Hala ere, Euskal Herrian bada horri aurre egin nahi dion ekimen bat: HiTZ zentroak euskarazko txatbot sistema irekia garatzeko ekimena abiarazi…

  • Idiotak

    Egun gutxi falta dira Trumpek Kaliforniako sugarren artean kargua hartzeko. Kargua hartu baino lehen, Silicon Valleyko idiotek ere posizioak hartu dituzte. Mugimendu esanguratsuenak Metako buruak, Mark Zuckerbergek, eta X-ko Elon Muskek egin dituzte. «Idiota hitza grezierazko ἰδιώτης-etik dator, gai publikoez arduratu ez eta bere interes pribatuez soilik arduratzen zenari erreferentzia egiteko erabiltzen zen.» X-ekin gertatu…

  • McKenzie Wark EHn

    McKenzie Warken Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza liburuaz esan dezakedan gauzarik errazena zera da: mugitzen zaituela. Hortik gora doa, nire kasuan, liburuak sortutakoaren graduazioa. Adjektiboak falta zaizkidan lekuetara iritsi zait, oskola, azala, tripak, arima eta burura. Gutun bakoitza unibertso bat da. Biografia baten antzera, bertan metatzen diren bizipenak militante, aktibista eta gorputz batek kolektiboki…

  • Etorkintza batera bidean

    Euskararen etorkizun digitala, hizkuntza txikiek beren biziraupena eta garapena bermatzeko duten erronka globalaren adierazgarria da. Digitalizazioaren eremuan, hizkuntza handiak nagusitzen dira, eta teknologiak euskarari balio behar dio biziraupenerako eta, gainera, garapenerako tresna izateko. Artikulu honetan, etorkizuneko eszenatokiak eta euskal komunitate digital bat eraikitzeko zenbait ideia jaso ditugu.

  • Kanibalismo-sintetikoaren eta kakaztearen ibaietan

    Sare sozialen bidez galdetu nuen informazio iturri zuzen eta interesgarriak proposatzerik zuen norbaitek eta ez nuen erantzunik jaso. Beharbada artikulu honi erantzun ugari iritsiko zaizkio, baina ez dut uste. Beharbada informazio iturrien bila, ibaian gora jotzeaz nekatu gara; nahiago dugu informazio-ibaiak eraman gaitzan, itsasoan ito behar badugu ere. Informazioaren kalitatearen beherakada errealitate bat da. Adimen…

  • Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

    Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista diren Simona Levik eta Marta G. Francok, beren azken liburuetan, Digitalización democrática eta Las redes son nuestras, herritarren, teknologiaren eta…