• Twitterren alde (eta kontra)

    Azken aldian bi gai gailendu zaizkit pantailaren nire aldean Twitterriko bakar/elkar hizketaldietan: Euskal Herriak bizi duen egunotako beroa (norbaitek aztertu behar luke nola igaro garen eguraldiaz igogailuan hitz egitetik sare sozialetan aipatzera, eta ea igogailuetako hizkuntzaren funtzio fatikoaren masa-aldaera den hau dena ala ez) eta Twitterren egoera bera. https://twitter.com/josu_goiko/status/876809495942488067 Bi gaiak kanpo fenomenoei lotuta daude:…

  • Beste norbaiten ukronia gara

    Unibertsitateko langilea izatea ez da pagotxa -iragandako lorien bernizarekin estalitako erakunde askok bezala oraindik halako aura zozo bat gordetzen duen arren gure gizarteetan- baina baditu abantaila batzuk, ikerketa-egonaldiak egiteko aukera bezala. Nire kasuan Pryfysgol Cymru, Galeseko Unibertsitatera etorri naiz Aberystwyth deituriko kostaldeko herrixkara. Erasmus urtea bertan egin nuen beste bizitza batean, eta hamaika urte geroago,…

  • (Euskal Herrin) Rock&Rolin

    Zer dute komunean rol jokoek eta euskaldunek? Prentsa txarra. Euskaldunok terrorista odolzale, primitibo eta exotikoak izan bagara, rol jokoak lau baztertu sozialen perbertsio infantil izan dira kasurik onenean, eta txarrenean kaletik burusoilak ehizatzera irtetera bultzatzen zaituen sekta satanikoa edo (true story). Guztia egia da, noski. Eta horregatik gure historian oso gutxi egin dugun zerbait egitera…

  • Geruzen alde (haurrentzako telebistan ere)

    Telebista eta zinemako gidoilari dabilen lagun batekin bazkaldu dut duela gutxi, eta kontatzen zidan nola haurrentzako telesail batetarako idatzitako enkarguzko gidoi bat atzera bota zioten, zer eta “geruza gehiegi” omen zituelako. Literalki. Norbaitek, kasu honetan bezeroak, edo nagusiak, edo zure lanaren edo sormenaren edo talentuaren gaineko boterea eta kontrola dituen horrek esaten dizu ezetz, eskerrik…

  • ZiFi eta fantasia telebistan: Expanse eta Magicians

    Lagun batekin eztabaida dut The Expanse eta The Magicians telesailen inguruan. Nik maite ditut. Berak ezin ditu ikusi ere egin. Aspergarriak eta txarrak direla dio berak, saiatu dela ikusten, baina ezetz, ezin. Nik ostera zientzia zikzioaren eta fantasiaren auzo-generoen baitan egiten oso zailak diren gauzak oso ondo egiten dituzten lan bi direla esaten diot. Ez…

  • S.A.ri (haizean haziak ereiten)

    2016ko abenduko saioan Beñat Irasuegi etzikideak II. Eremuz Kanpoko Sotoa aurkeztu zigun, Lawrence of Arabia filmaren lehen zatia aitzakia hartuta estrategiaz, taktikaz, lurraldeaz eta etorkizunaz hitz egiteko. Saio osoa eskura dago Youtuben – eta 52 ikustaldi metatu ditu hau idazten ari naizela, fisikoki Kutxa Beltzera hurbildu ginen 25 lagun ingurutik gora- (GORA!). Hemen duzue gure…

  • ‘Dark City’: euskalgintza, zinema beltza eta zientzia fikzioa

    Red Planets; Marxism and Science Fiction antologia aurkikuntza handia izan da niretzat, eta sutsuki gomendatzen dizuet Etzi Portu Maritimoko irakurleei. Lotura ere hor utzi dizuet, auzoko liburu-dendara joan eta aurkitu ezean begiratu bat edo bi eman nahi izanez gero. Bestela beti geldituko zaigu Amazon… Liburura txoko hauetan pare bat aldiz aipatu dugun China Mieville Ezkerreko…

  • Ailegera (Arrival)

    Sarrera honen soinu banda, HEMEN. / Bat / Oraindik filma ikusi gabe idazten hasi naiz sarrera hau, baina oinarri duen Ted Chiangen The Story of your life ipuina irakurri duenak jakingo du horrek ez duela garrantzirik: hasiera eta amaierak lotuta daude, ezinbestean. Filmak jaso duen harrera bero zein epela ikusita uste dut egoera primerakoan nagoela Fikzio…

  • Spainworld (HBO)

    Duela gutxi hasi du Home Box Office banatzaile/ekoizle oroahaltsuak Michael Crichton idazle eta zinema zuzendariaren (bai, Jurassic Park eta Congoren arduraduna) 1973ko Westworld filmaren telesail formako remake edo egokitzapena. [youtube https://www.youtube.com/watch?v=IuS5huqOND4] Telesailaren lehen hiru atalak internet bidez ikusi ditut, bizi naizen hiriko irrati uhin eta kable bidezko ikus-entzunezko telebista plataformek ez baitidate aukerarik eskaintzen halako…

  • Bi fundazioen hipotesia (Spoiler free)

    Gutxi aipatu dugu ZiFi txoko hauetan orain arte Issac Asimov. Eta pena bat da, ospe eta izen handiko figura batzuek, itzalaz eta oihartzunaz gain pisua eta ahotsa ere badaukatelako. Halakoak ez dira aurreko belaunaldien ahotik behin eta berriz entzundako erreferentzia lauso baina memorian ondo trinkotutako horiek, noiz edo noiz alferkeria eta kuriositatearen arteko egoera intelektual…