• Matrioxka burmuinak, Dyson esferak, IKEA kosmosa

    [Eremuz Kanpo irratsioko 4×13 ataletik,  mʌˈtrʲoʂkə saiotik egokitutako sarrera] Gure mundua (irla handi bat da eta) matrioskaz beterik dago, bai atzera eta baita aurrera ere. Bai behera eta bai gora. Bai iraganera, eta baita etorkizunera. Fikzio Zientzian adibidez, badira lotuta agertzen zaizkigun ideia bi: Singularitatearena da bat, eta Matrioska Burmuinena bestea. Singularitatearena behin eta berriz…

  • Akzeleratzen

    Urteberriko auto-promesak ezezik (kirola egingo dut,alemaniera ikastera noa, azkenean irakurriko dut Kapitala…) auto-profeziak ere geureganatzearen aldeko pentsamendu korronte bat suma daiteke orbita hauetan. Thomas Müntzerren omnia sunt communia haren bira apropiazionista edo de Certeaurriar bat: dena denona da, bai, baina batez ere ez diezaiogun ezer utzi erreakzioaren indarrei. Josta gaitezen besteen ehiza-eremuetan arraioa, ehizatu dezagun…

  • Utopia vs Kingsman (twiterriko elkarrizketa bat, spoilerrez jositakoa)

    Elkarrizketa hau Koldo Diaz Bizkarguenaga eta Txabi Landabidea Urresti Etzilarien artean izan genuen, hain zuzen ere inoiz, inola, nolabait, Etzi.pm|n zerbait argitaratzeko edo. Azkenean, egunen joan zoroak eta twitterriko dinamikak berak (@theindezents bezalako jendea ezin baitugu ilunetan izan) eraman gaitu halako full disclosure bat egitera. Utopia telesail britainiarra eta The Kingsman blockbuster amerikarraren alderaketa estilistiko-epistemologiko…

  • Tomorrowlandi buruz hitzegin behar dugu

    Hasi baino lehen, esan behar dut Kingsman bezala, itzel gozatu dudala film txatxu-konbentzional hau. Iratxe Fresnedak inoiz gomendatu bezala ezer irakurri gabe eta begi-belarri berriz, aretorako sarrera ordaindu gabe (Hollywoodeko superprodukzioekin garatu dudan ohitura osasungarria dela uste dut) ikusi nuen, eta izugarri gozatu ere. Beraz nire iritzia(k) oraindik kondizionatuta egon daitezke, azukre gehiegi jan eta auzoko…

  • Laban posibleak (Orbana)

    Ezkerreko Burusoil Bizarroen Batza deitu diogun ilebako idazleen sortarekin jarraituz aurreko sarreran China Miéville-en The City and The City ekarri genuen gurera. Gaur haren beste lan bat ekarri dugu, weird fiction-aren adibide bikain, estraino eta zirikatzailea. Orbana du izena China Miéville-en Bas Lag trilogiaren bigarren eleberriak (The Scar). Perdido Kaleko Geltokiaren (Perdido Street Station) exotismo alienigena…

  • Hausturak (China Mièville eta beste)

    Lurraldeez territorioez aritu da aurreko bitan Koldo Bizkarguenaga (baga eta biga). Euskal territorio analogiko eta digitalaz, fisikoaz eta birtualaz. Eta haien arteko paralelotasuna zalantzan jarri beharraz. Planteatzen zuen nola euskaldunok espazio berri bat lortu dugun sarean komunikatzeko, jarduteko, izateko, espazio eta denborak zehaztu ohi dizkiguten mugetatik kanpo. Eta nola horrek baduen garrantzia, eta nola horrek baduen lotura ohiko…

  • Ikusezintasuna: gatazka eta errelatoaren esanahi berriak (Grant Morrison)

    [Irakurleari oharra: Sarrera hau Fikzio Zientzia eta Fikzio Arraroaren -hemendik haurrera FikZi- inguruko lan interesgarriei buruzko irakurketa sail baten lehena da. Etzi Portu Maritimoaren etorkizunarekiko nostalgiaren aitortzarekin bat eginik egileak uste du Euskal Herritik badugula zer entzun, irakurri, jolastu, idatzi eta esana gai hauen inguruan. Sailari hasiera emateko komiki formako lan berezi bezain interesgarri bat…