- Blog
- Profile
-
Arraroa lagun
Pribilegio handi bezala bizi dut Udako Euskal Unibertsitatean ikasle, antolatzaile, nahasle eta tarteka idazle eta irakasle ere aritu ahal izana, eta sentsazioa areagotu egin da azken urteetan Oreretan Humanitate Digitalen Ikerketa Gunean (HDGunea) deitu dugun artikoko estazio, behatoki espazial, esperimentazio gune eta elkarren eraldaketarako basque international centerrean aritu ahal izatearekin. Aitorpenean espezifikoki TEKS elkartea eta…
-
Komunikazioaren teknologiak: 5 aho
Martxoaren 26an Nortasuna Sarean topaketaren X. edizioan parte hartzeko ohorea izan dut TaPuntu kooperatibako lagunekin batera Donostiako San Telmo museoan. Behar bezalako ahozko aurkezpenik prestatzeko astirik gabe ibili nintzenez ahoz gora idatzi nuen testu hau, baina berez entzuteko baino irakurtzeko sortuta dagoenez, hemen duzue. Saio osoa kontsultagarri duzue esteka honetan (testu hau podcast bezala entzuteko…
-
(Euskarazko) burujabetza ludikoaren alde
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako 2019ko urriaren 5eko Euskara ala Ezkara jardunaldietan parte hartzeko aukera izan dut Leire Palaciosek gidatuta eta Asier Garaialde eta Gorka Juliorekin batera “Burujabetza digitala: nola eta zertarako?” mahai inguruan. Halakoetan gertatu ohi den bezala asko izaten dira tintontzian (edo, gaur egunera ekarrita nahiago bada, bidaltzeko “zirriborroetan”) gelditu zaizkidan ideiak, eta Etzi…
-
[Ilunabar Aldea] Rol jokoak irratiratuz: lehenengo esperimentua
Agian entzun edo irakurriko zeniguten honezkero, 2018an Durangoko Azokak beka bat eman digula euskaraz rol joko bat sortzeko. Hori ospatzeko, urtea Bilbo Hiria Irratiko estudioetan rolera jolasten amaitu genuen, zer eta Kult: Divinity Lost joko ilunarekin. Goizalde Landabaso Donna Hartfeld detektibe konspiranoikoa izan da, Ana Morales Robert Dickinson abokatu lodikote eta arduratsua, Eneko Olazabal Richard…
-
‘Legion’ eta bortxaketa
Garai onak dira telebistan ZiFia ikusteko. Une honetan ni maitasun-karratu bizarro batean sartuta nago Westworld, The Expanse eta Legion telesailekin. Bikainak hirurak, berezia bakoitza, eta ezin aukeratu bata bestearen gainetik jartzeko (baditut nire iritziak, baina aldatuz noa denborarekin). Edozelan ere atzo Legion telesailaren bigarren denboraldia ikusten amaitu nuen 19. atalarekin. Eta hain izan da anti-klimatikoa…
-
Informazioaren Sisifoak al gara?
Ez dakit konturatu zareten, baina oso txarrak gara informazioarekin lanean. Orokorrean txarrak eta espezifikoki txarrak garela uste dut informazioa jasotzen, baliatzen, gordetzen, helarazten. Informazioarekin lotutako fase, ekintza, jardun guztiekin nahiko eskasak garela esango nuke. Kuriosoa da, garaiko erretorika eta erretolikak informazioaren profesional, informazioaren militante, informazioaren herritar bihurtu baikaitu teorian. Urteak bakarrik ez, hamarkadak ematen ditugu…
-
RWBY: trailer festa
Etzaidazue esan. Zuek ere borroka-anime aldi berean tonto eta inteligente bila zenbiltzaten. Are, pertsonaien patuek benetan axola izatea lortuko duen istorioa, begiak erregistratu ahal izateko baino hamar aldiz xehetasun gehiago dituen irudia, elkar-ostiatzearen artea Dragoi Bolak utzi zuen mailatik zenbait koska igotzea eta gainera pertsonaiek euskal izen abizenak izatea (Sustrai, Ozpin, Hori…) batuko dituen 5…
-
Audioliburu-belarri (adikzio baten apologia)
Ohiturazko kreaturak gara gizakiok, azal, hezur eta haragizko gorputz izateaz gain, gero eta argiago dut. Neurona eta kartilago, gihar eta zuntzez osatuta gaude, baina baita gure eguneroko azturez (eta azkurez). Horren adibidetzat dut audioliburuak entzuteko ohitura. Audioliburuak entzuteko ohitura duenean, audioliburuak entzuteko joera handiagoa du gizakiak, eta alderantziz, ohiturarik ezean ez entzutekoa. Pernandoren egia handiagorik…
-
The Knife: etorkizunaren arrakalagintza
Ez dakit gertatzen zaizuen abesti edo disko batekin seko liluratzea eta behin eta berriz, obsesiboki entzutea. Niri bai, gertatzen zait noiz behinka, eta azken asteotan The Knife talde Suediarrarekin ibili naiz gora eta behera. Konkretuki Live at Terminal 5 ikuskizunarekin, baina baita bere disko eta bideoklipekin ere. Bereziki gustuko dut arrarotasunaren eta askatasunaren arteko jokoan…
-
Batere cool-ak behar ez luketen gauzak oso cool direnean: Brandon Sanderson eta fantasia
Fantasia ez da cool. Egia da zonbiak eta dragoiak ohikoagoak bilakatu direla The Walking Dead (soportatzen ez dudan telesail bat aipatzearren) eta Game of Thrones (bihotzez maite dudan bat aipatzearren) bezalako gauzak medio, baina fantasia ez da moloia. Sorry. Zientzia fikzioa ere ez da batere errespetagarria noski, nerd eta geek eta frikien gauza izaki, baina…