• Okerrak birtualki zuzen

    Irrati-esatari batzuek badaukate diademadun aurikular handi horiek janzteko era berezi bat. Belarri bakarra estaltzen dute kaskoekin, bigarren entzungailua kokotera bideratuta. Horrela, beste belarria estudioko hitz lotsati eta zarata txiki ez mikrofonatuak entzuteko libre uzten dute. Errealitate itxi bakarrean ez erortzeko konpromiso ederra iruditzen zait esatari hauen okurrentzia. Pantailak muturrera geroz eta gehiago gerturatzen ditugun garai…

  • Beno, hitz egin dezagun ba 'Izaretako Gerraz' (Spoiler gabe)

    Ez, ez da akats tipografiko bat; izaretaz hitz egin nahi dut eta ez da mamu mehatxu bat. Izan ere, maindire artean bilduta iratzartzea iruditu zait “Star Wars: The Force Awakens” (J.J. Abrams, 2015) ikuskatzea: leku ezagun eta atsegin batean begiak irekitzea, ohe epelean, lehitotik eguzki izpi batzuk trabesean begietan ematen dizutela. Ezin lokartzeko estanpa goxoa.…

  • Durangoko Azokako Kabi@: Komunitate Eguna #5

    Sareak banandutako teknozaleak batu ditugu aurtengo egirataua ixteko. Kabi@ko era klasikoan egin dugu gainera, Tabu hitzaldiekin: hizlariek ezin izan dute ‘eusk***’ hitza erabili paper bola zaparrada baten zigorpean. Sharetuko Oscarrek herritarrek beraiek herrietako gaieitaz mintzatzeko sare soziala aurkeztu digu. Erramintaren funtzionamentua azaldu digu, udalei eta herritarrei zuzendua. Geolokalizazioa, deszentralizatua… oso ideia potentea! Tabu hitzaldiak @sharetu_eus|koek…

  • Durangoko Azokako Kabi@: Hedabide Eguna #4

    Apostu egingo genuke azken bost urteetan hamaika aldiz entzun duzuela hurrengoa: ‘krisi’ hitzak ‘aukera’ ere esan nahi duela txinatarrez, baietz? Hedabideetako arduradunek ere beste erremediorik ez dute izan teknologia berrien eskenatoki berrira moldatzeko aukeran apostu egitea baino. Medio alternatiboentzat esperimentazio garaia izan da. Irratien kasua paradigmatikoa, gaur egun inoiz baina errazagoa da irrati bat internet…

  • Durangoko Azokako Kabi@: Sortzaile Eguna #3

    Sortzailearen sortze prozesuari, berez konplexua eta ertz anitzduna denari, beste hainbat dimentsio eransten dizkio garai digitalak. Alde batetik, taldean sortzea errazten du, teknologia berriekin kulturako arlo errotuak irauli edo lokalizazio fisikoaren mugak ere gainditu. Bestetik, sortzaile eta ikus-entzulearen artean zubi berriak eraikitzen ditu, non ikus-entzulea bera eduki sortzaile bihurtu daitekeen. Wikiak dira taldean jakintza sortzearen…

  • Durangoko Azokako Kabi@: Bideo-joko eta Euskara Eguna #2

    Kultura digitala definitzen duen zerbait aipatu beharko balitz, bere aldaketa, moldaketa eta eboluzio abiadura dira. Eta pasa den urte honetan gamer edo bideo-jokalarien sareko eztanda izan da horren erakusle; honezkero, bideo-jokalari izan ezik, bideo-jokariak ikustea ere joeran jarri da eta hori ekarri nahi izan dugu Durangoko Azokako Kabi@ra. Horretarako, nola ez, Game Erauntsikoak ekarri behar derrigorrez,…

  • Durangoko Azokako Kabi@: Hezkuntza Eguna #1

    Kultura digitalaren gunea da Kabi@ eta laugarren urtez jarraian Euskal Herriko berrikuntza teknologikoak plazaratzeari ekin dio beste behin Durangoko Azokan txertatuta. Aurten, zentraltasuna irabazi du gainera, ez bakarrik Landako erakinaren erdian domo geodesiko baten barnean kokatu delako, baita bertan hauspotutako teknologia askok bizitza sozial, kultural eta ekonomikoak ere parper garrantzitsua jokatzen hasi direlako. Hezkuntzaren kasuan…

  • Entzun eta hitz egiten duten gauzak

    Informazio teknologiek interfaze berriak garatu dituzte etengabe teknologia hauen ahalmena jendarte zabalago bati eskaintzeko. Testu komandoak, leihoak, teklatua, sagua… zerrenda amaitezina da, gaur egungo ukimen pantailetara iritsi arte. Baina ez gaitezen engainatu. Pantailek, bereizmenak eta hatz-beteek zoratzen bagaituzte ere, hizkuntza da hartu-emanerako daukagun erraminta indartsuena. Ez alperrik, ordenagailuak hizkuntzarekin uztartzeko izan dituzten zailtasunak gainditzen hasi garela…

  • Maker Bakoitiak

    Maker kultura garaikidea hacker kulturarekin nahasten da, baina gauza fisikoekiko (ez software-arekiko) eta aparailu berrien eraikuntzarako (existitzen direnekin brikolaian ibili beharrean) fijazioarekin. Artisautza teknologikoa: 3D inprimagailuak, elektronika eta robotika betiko egur, oihal edo bestelako arte plastikoen oinordeko. Software kontzeptu berrien inguruan biltzen gara normalean, direla blogak, sare-sozialak edo aplikazio mugikorrak, baina hardware aparailuen munduak geldoagoa…

  • Irrati-mendian gora

    Frequency (Gregory Hoblit, 2000) pelikulako protagonista ez zen FM-a entzuten ari, baina bada irrati arruntaren bidez ere denboran bidaiatzeko aukerarik. Baita, lokartu gabe eta frekuentzia egokia aurkituz gero, izarrak entzun edo izarrei hitz egiterik. Badut ohitura herriko irrati-antena errepikatzaile nagusia dagoen mendira igotzekoa. Irratia entzuten egiten dut txangoa. Handik gertu dagoen merenderoko ugazabari entzuna diot Herri Irratiko uhinak…