• Sónar+D eta Sistema Akatsa

    Badira hiru aste Sónar musika elektroniko eta esperimentalaren jaialdiari pareleloki, Sónar+D kongresua ospatu zela Bartzelonan. Ez nuen hara joateko aukerarik izan, baina webguneari bistadizo azkar bat emanda sorkuntza, eraldaketa, jakintza eta ekonomia digitalari lotutako hamaika proiektu eta pertsonai interesgarri bildu zirela baieztatu dezake edonork. Sónar+D-arena aurretik aipatuta daukagun hardware librearen herrikoitzearen beste adibide bat da: orain…

  • Hardware Programagarria

    Sarri hitz egiten dugu, batez ere komunitate librezalean, konputaziorako hardware garaikideaz aukera bakarra egongo balitz bezala: prozesagailuak. Bitez ezagunenak Intel etxekoak edo azken urteetan merkatua irabazi duten ARM etxeak diseinatutakoak. Gaia apur bat sakonago aztertzen duenak aguro aipatuko ditu GPU prozesagailu grafikoak, Silicon Valley telesail gomendarriko azken emanaldietako batean legez, telesailean bertan bezala, algoritmo zehatzetarako…

  • Pantaila konstelazioak

    Gaur egungo hardware elementuetan, gauzetan, iradokitzaileenaren inguruan galdetuz gero ez nuke zalantzarik egingo “Pantaila” erantzuteko. Izan ere, 70. hamarkadan telebistarekin mundu “erreala” isladatzetik ordenagailuak sortutako mundu birtuala erakusteko piztu zenetik bata bestearen atzetik eklipsatu du pantailak dena-delako inpresio euskarria. Monitoreok ez dira honezkero informazio erakusle xumeak. Masiboak dira gailu mugikorrei lotutakoak: kamerak dituzte goian, mikrofonoak azpian, dozena bat…

  • Gauzak moldatzen

    Irakurritako liburu iradokitzaileenatakoa suertatu zitzaidan Bruce Sterling zientzia-fikzio idazlearen (Uharteak Sarean, 1988) “Shaping Things” saiakera, are gehiago 2005.urtean argitaratu zela kontutan hartuta (The MIT Press edizioak, 2005). Hereneguneko gauzen sailkatze kronologiko batekin hasten du liburua etzien idazleak: ehiztari-biltzaileen ARTEFAKTUAK lehenik, iraultza industrialeko bezeroen MAKINAK ondoren eta kate-produkzioko kontsumitzaileen PRODUKTUAK ostean, gaur egungo azken erabiltzaileen GIZMO eta…

  • Kopia: zentzua biguntzen

    Erraza da softwarea kopiatzea, norbere atzamarren joku labur zentzugabe bat. Berehalakoa, kostu gabea. Ctrl+C eta Ctrl+V. Kitto. Softwarearen kasuan ez bezala, informazioa kopiatzea ez da nahikoa hardwarea kopiatzeko. Lehenengo pauso bat baino ez da informazioarena gauzak biderkatzeko orduan, berau erreplikatzeko instrukzio edo prozedurak biltzearena. Hardwarea kopiatzeak informazio horren sintesia behar du materialean: dela eskuz prozedura…

  • Hardware-aren kultura

    Buru gaineko LEDa piztu zidan Massimo Banzi italiarrak, Arduino txartelaren garatzaileetako batek, botatako karaktere kateak: Hardware-a kultura zati bat bezalakoa bihurtu da partekatu eta bere gain eraiki dezakezuna, kantu edo poema bat bezala Eta gogoetak zeinetatik tira egiteko (kobrezko) haririk baduelakoan, sarrera analogikoari ematen diot segida. Creative commons lizentzietaz ari zen Banzi, kantu edo poema…

  • Gauzen biologiaz

    Gure gorputzaren biologia karbonozko DNA-n oinarrituta dagoen bezala, gure inguruko pantailadun gailuek (telefono mugikor, ordenagailu, kotxe edo igogailuek) siliziozko transistoreetan oinarritutako bihotza daukate. Transistore hauek etengailu nimiñoak dira, zeinak muntai ezberdinetan prozesagailu eta memoria konplexuak eratzeko konbina ditzazkegun. Masiboki integratutako trasistoreetako bakoitzak 14nm-ko neurria dauka gaur (adib., Intel-en 5. belaunaldia) eta mila-milioika aurki genitzake zentrimetro…

  • Produkzio fisikoaren zentraltasunaz

    Produkzioak eman dezake eboluzio biologikoarekin analogia bat egiteko aukera. Lasai, ez dut neoliberalismoak egiten duen bezala hautapen naturala erabiliko handiak txikia jaten duen kapitalismo basatia justifikatzeko. Gorputza-gogoa dikotomiaren dimentsioan koka gaitezen. Biologiatik adimenera Milioika urtetan, biologiaren eboluzioa gorputz fisikoen mailan eman dela esan genezake, maila molekularrean gertatzen diren mutazio eta hautapenekin. Aldaketa hauek biziraupenerako onuragarriak…

  • Hardware librea: zertaz ari gara?

    Aurreko bi zutabeetan hardware librea nondik datorren eta berorrek nora eraman gaitzakeen gogoetan ibili ostean, oraingoan hardware librea oinarri duten adibide batzuk ekarriko ditut Etzira. Aurrekoetan azaldu bezala, kontu handiz hartzekoa da hardware “librea”-rena, besteak beste ondorengo arrazoiengatik: Erabiltzen diren prozesagailu gehienen barne egitura ez da askea eta izango balitz ere (adib., OpenRISC) prozesagailu bat…

  • ‘Saperastasuna’ hardware "libretik"

    Hardware (ingelesez “gogorra den artefaktua”) hitzak esanahi teknologikoa izan du mendeetan, konputagailuen sorrera baino askoz lehenagotik. Eraikuntza edo konponketarako erremintak (mailuka, iltzeak edo torlojuak) era generikoan izendatzeko erabili eta erabiltzen dute hitza ingeles hiztunek. Denboran atzerago eginda, hardware-a ere izango ziren lehendabiziko goldeak eta haien aurretiko paleolito garaian zorroztutako silex harriak (harriwareak?). Hardware izenari “librea”…