• “Nola kristo pirateatuko dut Netflix-eko ‘Bandersnatch’?”

    Horrela dio Netflixeko Gabonetako Black Mirror telesaileko azken kapitulua kanal ofizialetik kanpo ikusi nahi duen Reddit webguneko erabiltzaileak. Galdera erantzuten saiatu aurretik, baina, Bic boligrafoa hartu eta errebobinatu dezagun zinta apur bat atzera. Ikus-entzunezkoen kontsumoa eta produkzioa inflexio puntu batean daude streaming bidezko zerbitzuen disrupzioarekin. Streaming arterako bidea ezberdina izan da zerbitzu hau ematen duten…

  • Ni Naiz?!

    … erreka zikinen iturri garbiak / aurkitu nahi dituen poeta tristea?! Aurtengo Durangoko Azokako azkenengo egunean, Kabi@-n aurkeztu genuen jendaurrean Ustaritze Betelu artistak eta biok “Ni Naiz?!” proiektu xumea. Prozesua erraza: Ustaritzeren poema sail batekin sare-neuronala entrenatu (Torch-RNN) eta inteligentzia artifizialaren emaitzekin artista berrelikatu. Prozesuaren ostean etorri dira hari muturrak eta gogoetak, bereziki interesgarria izan…

  • Azpisare: Ordenagailua Gidoilari

    Ariketa proposatu nahi dizuet: egin dezake zure ordenagailuak film baterako gidoia datuetatik soilik ikasitakoarekin? Esperimenturako beharrezkoak dituzu: Ordenagailua (prozesagailu grafikoa – GPUa- badauka hobe). Euskarazko azpitituluen film datu-basea (dozenaka pelikula). Sare-neuronalak sortzeko programa (adib., Torch-RNN, PoetRNN). Lehendabizi ziurtatu ordenagailu egokia aukeratzeaz. Gidoilaritza ikasteak esfortzu handia eskatzen du, eta gidoilari onenak irakurri eta emulatzeko lana arintzeko hobe buru…

  • #BTN57

    Prospektiba ariketa txukuna iruditu zitzaidan duela pare bat urte Wired-en irakurritako artikulua: Super Bowl-aren 50. urteurrena aitzakiatzat hartuta 100. edizioa nolakoa litekeen irudikatzen zuena. Urtemugen paralelismoak (urte berdintsuan hasi ziren eta biak 1960. hamarkada erdi aldera) Durangoko Azokarekin jolas berdina errepikatzera eraman nau behin baino gehiagotan, baina distopiarako noranzkoan nire burua errazegi erortzen aurkitu eta baztertu dut…

  • Hitzak eta aditzak: bi galdera eta erregu-eskari bana

    Galdetuz gero, Koldo Zuazo EHUko filologia irakasle eibartarrak gaur egun erabiltzen ditugun euskarazko berba aldaera asko erdi-aroan Gasteizen (mendebaldekoak) eta Iruñean (ekialdekoak) sortutakoak direla erantzungo liguke (Euskalkiak, 2014, Elkar). Zergatik han? Bada botere (adib., apezpikutegia) eta merkatu gune zentralak zirelako: bertara biltzen zen jendea, bertan zeuden elkarrizketa interesgarrienak eta bertatik zabaltzen ziren berritasunak herri txikiagotara. Gaur…

  • Sareetako Gerra

    Kataluniako gerra-birtuala erreferendum egunaren aurretik hasi zen eta dataren beraren laburdurak 1-O (un d’octubre) profetizatu antzera, bat eta zeroen lengoaia digitalean narra daitezke telesailaren kapituluak. Govern-ak webgune eta mugikorrerako aplikazio bitartez argitaratu zituen bozkatzeko argibideak, Estatuak paperezko kartel eta propagandak atzeman ostean. Webgunea Kataluniatik atzitzea galarazi zutenean, ziberpunk eleberri fantastikoenean ere aurreikusi ez bezala, proxy…

  • Makinen puztea

    Demagun ordenagailua zientzia-fikziozko pelikula nabarmenenen gidoietako testuekin elikatu, labekada bat 170º-ra eta makinari gidoi berri bat sortzeko eskatzen diogula. Hori berori da Surprising (Oscar Sharp, 2016) film laburra, bogan dabilen machine-learning edo makina-ikasketaren ikus-entzunezko erakusgarria. Film laburra bukaerara arte ikusteko irina eta legamia izan badituzu, ados izan gaitezke adimen artifizialak sortutako pelikularen ezer gutxi ulertzen…

  • Elkarrizketaren abiadura

    Toba sumendiaren hondamendiaren teoriaren arabera, ez omen ziren inolaz ere hamar milara iristen gure garaiaz aurretiko 70.000. urteko lur planetako biztanle guztiak. Garai hartan kokatzen dute ikerlari batzuek ahozko hizkuntzaren jaiotza ere. To, teknologia berritzaileena elkarrekin hitz egitea zuen hamar mila pertsonako mundu bat. Ordutik, berrikuntzak geroz eta bizkorrago zabaldu dira mundu geroz eta jendetsuagoan.…

  • Konputazioa eta Politika

    “Ordenagailu arruntek argi-indarrak kable bat zeharkatu ala ez egiten dute lan; bat edo zero: sistema bitarra“. Hitz hauek dira Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak kazetari batek konputazioari buruz egindako galdera bihurri bat erantzuteko erabilitako lehenak. Politikari batek teknologiaz oinarrizkoak jakin eta komunikatu ahal izate hau izugarri txalotu da azken egunetan, batez ere, ohituta ez gaudelako.…

  • Arauak eta gauzak

    Alferrik idatziko nuke kolaborazio bat IFTTT (IF This Then That) erramintaren inguruan. Duela urtebete Joxe Teknopatak bere webgunean idatzitakoarekin argi baino argiago gelditu zelako gaia: gauzekin hitz egiten duten gauzak errezeta batzuk osatzeko. Gauza batzuek aldagaiak jartzen dituzte. “Temperatura gradutan lortu”. Beste gauza batzuek ekintzak gauzatzen dituzte. “Erradiadore elektrikoa piztu”. Eta IFTTT-ek errezeta edo araua osatzen du…