- Blog
-
Maialen Beloki: “Teknologia berrientzako polo garrantzitsua izan nahi du Zinemaldiak etorkizunean”
Etzi eta Pitz (X): Maialen Beloki, Donostiako Zinemaldiko zuzendariordea Maialen Beloki (Donostia, 1983) Donostia Zinemaldiaren zuzendariordea da 2016tik (zortzi urte dira jaialdian lanean ari dela). Ikus-entzunezko Komuniazioan lizentziatua Nafarroako Unibertsitatean. Antxon Ezeiza zinemagilearen inguruan egin zuen doktore tesia. Elias Querejeta zinema eskola martxan jartzen parte hartu du, eta eskolako Zuzendaritza Akademikoko kide da. Komunikazioko irakaslea…
-
Ana Schulz: “Orain da garaia bakoitzak bere istorioa kontatzeko, kontraesan guztiekin”
Etzi eta Pitz (IX): Ana Schulz. Ana Schulz (Hanburgo, Alemania, 1979) argazkilaria da. Haurtzaroa eta nerabezaroa Donostian egin zituen. Humanitate, kazetaritza eta argazkilaritza ikasketak eginak ditu. BBC Mundo eta Radio3 hedabideetan aritutakoa da, eta bederatzi urte dira Bartzelonan bizi dela. Mudar la piel dokumentala estreinatu zuen irailean, Cristobal Fernandezekin batera. Schulzen aitaren eta CESIDeko espia…
-
Igor Meltxor: “Oasi hau zertan den jasoko dugu ‘EUstelkeria’ liburu berrian”
Etzi eta Pitz (VIII): Igor Meltxor. Zientzia politiketan lizentziatua eta komertzial lanetan aritutakoa, azkeneko urteetan kazetari kanaia bilakatu da Igor Meltxor (Ortuella, Bizkaia, 1978). Hiru liburutan ari da orain lanean: bata ustelkeriaren ingurukoa Tasio marrazkilariarekin elkarlanean, bestea Gipuzkoako errauste plantarekin lotutakoa, eta hirugarrena Cabacas auziaren gainekoa. Ikerketa kazetaritza egiten jarraitzeko gogoz dago, “bataila emateko gogoz”.…
-
Oier Guillan: “Apusturik handienak itzalean egiten direnak dira”
Etzi eta Pitz (VII): Oier Guillan Franco hil zen urtean jaioa, 1975ean, Donostian. Errenteriakotzat du bere burua, eta hamabost urte dira Oiartzunen (Gipuzkoa) bizi dela. Sortzailea, sormen kolektiboaren su-piztailea. Su izan nahi, eta su izan. Egunotan Ean (Bizkaia) da, Metrokoadroka kolektiboko (10 urte bete ditu) beste hamalau lagunekin batera, performance bat prestatzen. Larunbatean, hilaren 14an,…
-
Irene Arrarats: “XXI. mendean, estandarrik gabe hizkuntza batek ezin du aurrera egin”
Etzi eta Pitz VI: Irene Arrarats (Hernani, Gipuzkoa, 1967). Geografia eta Historiako lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. 1991n Euskaldunon Egunkaria-n lanean hasi zen, estilo zuzentzaile eta itzultzaile, eta bertan euskara arduradun aritu zen 1999tik itxi zuten arte. 2001ean argitaraturiko estilo liburuaren egileetako bat da. 2003az geroztik, Berria-ko euskara arduraduna da, eta estilo liburuaren zuzendaria. Euskaltzaindiaren Hiztegi…
-
Jon Ander Urkizu: “Sozialdemokrazia boteretsuen aurpegi zuriketa da”
Etzi eta Pitz V: ETAk bere amaiera bukatutzat eman duen astean, ETAko preso ohi batekin elkartu da Etzi.pm. Iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egiteko. Jon Ander Urkizu (Pasai San Pedro, Gipuzkoa, 1964) 1986. urtean atxilotu, eta zazpi egunez torturatu zuten —PSOE zegoen Espainiako Gobernuan agintean—. Handik 27 urtera irten zen espetxetik, 2013ko azaroan. Autokritikoa da…
-
Jone Amonarriz: “Beldurrari edo inmobilismoari aurre egiteko, mugitu beharra daukagu”
Etzi eta Pitz IV: Jone Amonarriz (Tolosa, 1993). 2016ko otsailetik Gure Esku Dago mugimenduko komunikazio arduraduna da Jone Amonarriz. Kazetaria da, eta Tolosako (Gipuzkoa) taldean urte bat lehenago hasi zen parte hartzen. Gure Esku Dago-ren egungo eta etorkizuneko erronken inguruan hitz egin du, zintzotasunez. -Zerk motibatu zintuen gehien Gure Esku Dago-ko komunikazio arduradun postura aurkezteko?…
-
Eneko Itziar Erauskin: “Tele5k jaten ematen digun isolamenduan bizi gara euskaldunok”
Etzi eta Pitz elkarrizketa sorta (III) Eibarren (Gipuzkoa) jaioa, 1971ean. Armagintza eskolan ingeniaritza teknikoa ikasi zuen, eta gero ekonomia ikasketak egin zituen Bilbon. Ekonomialaria eta enpresaria. Estoniaren eta Euskal Herriaren artean dabil, hara eta hona. Estoniako esperientzia baliagarriak ekarri nahi ditu Euskal Herrira, Kaixo Estonia proiektuaren bitartez. “Estonian gutxi hitz egiten dute etorkizunaz, egunean bizi…
-
Maddi Ane Txoperena: “Hasi behar dugu nahi dugun herria eraikitzen, independentziaren eguna iristen denerako”
Etzi eta Pitz elkarrizketa sorta II: Maddi Ane Txoperena. Maddi Ane Txoperena (Hendaia, Lapurdi, 1994) Blai gazte telebistan koordinatzaile lanetan ari da. Berrian zutabegile, Topatu.eus atarian buru belarri. Hainbat saltsatan murgilduta dago. Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketan ere parte hartzen ari da. Hendaia eta Lesaka artean hazi zinen. Hendaiakoa izanda, zer da zuretzat muga? Irun…
-
Asier Garaialde: “Eredu sozioekonomiko eraldatzaileak gauzatzea behar-beharrezkoa da”
Etzi eta Pitz (XI): Asier Garaialde. Euskal Herriko lehen telekomunikazio operadore kooperatiboa sortu zuen Asier Garaialdek (Hondarribia, Gipuzkoa, 1971), 2017an: Izarkom. Talde eragileko kidea da, Aitor Garcia Uralde, Arkaitz Sudupe, eta Gari Garaialde eta Iker Garaialde anaiekin batera. Elektronika ikasketak egin zituen, Martuteneko lanbide heziketako zentroan. Hondarribian,”hazi, bizi eta sufritu”. Urteak daramatza berdintasunaren alde lanean…