• ‘Patria’ ez da euskaldunon aberria

    Formatu laburrean ideia eta sentimendu asko iradoki daitezke. Hala egiten du Nire eguneroko maitea film laburrak (Eñaut Castagnet, Ximun Fuchs, Manex Fuchs, 2020). Berriki estreinatu dute fikziozko lana Bilboko Zinebi jaialdian. Eman dute baita ere Lekeitioko (Bizkaia) Euskal Zine Bileran eta Hazparneko (Lapurdi) Zineginen, Kanalduderen bitartez. “Etorkizunari itxaropenez begiratzeko unea da”, entzuten da filmean. Beharrezko…

  • Onintza Enbeita: “Ez daukagu agintaririk euskara interesatzen zaionik”

    Etzi eta Pitz (XX): Onintza Enbeita Bizkaiko bertsolari txapelketa irabazi duen lehen emakumea da Onintza Enbeita (Muxika, 1979). Kazetaria. Haren zutabeak irakur daitezke egunero Berrian. Espainiako Kongresuan Amaiurreko diputatua izan zen lau urtez. Baserriari oso lotua dago. ETBko makina bat saiotan aritu da eta ari da. Andoainen (Gipuzkoa) erantzun ditu Etzi.pm-ren galderak, Martin Ugalde kultur…

  • Ion Ansa: “Etorkizun handiko kontakizun bat ari dira eraikitzen katalanak”.

    Etzi eta Pitz (XIX): Ion Ansa. (Errenteria, Gipuzkoa, 1977). Aholkularia, prentsa agentea, kooperatibista eta analista politikoa da. Caminho Longe dokumentalaren komunikazio arduraduna. Bertsolaria ere bada Ansa. Sare sozialetan ez du ahoan bilorik. Iritzi emaile gisa aritzen da makina bat komunikabidetan. Etorkizunari itxaropenez begiratzen dio. Kontsultore, aholkulari, prentsa agente, analista, enpresari txiki… Nola definituko zenuke une…

  • Katixa Agirre: “Filmin-en euskarazko bertsio bat egiteko proiektua egon zen, baina ez zen atera”

    Etzi eta Pitz (XVIII): Katixa Agirre Katixa Agirre (Gasteiz, 1981) ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da, eta irakaslea EHUn. Baita idazlea ere. Atzerriko hainbat unibertsitatetan ibili da ikerlari. Egun, Bilbon bizi da. 2007an argitaratu zuen bere lehen liburua, Sua falta zaigu, istorio laburrek osatutakoa. 2015ean bere lehen eleberria argitaratu zuen: Atertu Arte Itxaron (danierara itzuli berri dute). Iaz, Amek…

  • Oihana Etxebarrieta: “Hondarribian, herriaren tenorea konponbidearen aldekoa da”

    Etzi eta Pitz (XVII): Oihana Etxebarrieta. Jaizkibel konpainiako kapitania da Oihana Etxebarrieta Legrand (Hondarribia, Gipuzkoa, 1987). EH Bilduko legebiltzarkidea 2016. urtetik. Ekintzaile feminista. Kazetaria, ofizioz. Mugimendu feministetan lan asko egindakoa, batean eta bestean. 2016an, Borroka armatua eta kartzelak liburua idatzi zuen Zuriñe Rodriguezekin batera. Ez du bere burua luzaroan ikusten politika instituzionalean: “Iraungitze data du…

  • Ramon Etxezarreta: “Akritikotasunaren erreinua da gure aberria”

    Etzi eta Pitz (XVI): Ramon Etxezarreta. Idazlea, itzultzailea eta politikaria da Ramon Etxezarreta (Urrestilla, Gipuzkoa, 1954). Itzultzailea ofizioz. Erretiroa hartua du, baina ez dago geldirik. Euskadiko Ezkerrako kide ohia. 1995tik 2007ra Donostiako Udaleko zinegotzia izan zen PSE-EErekin. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea ere izan zen, baina tarte laburrez. Duela gutxi utzi ditu zutabegile lanak ere.…

  • Beñat Iturrioz: “Euskal produkzio batera sekula gerturatuko ez zen jendea erakarri dugu”

    Etzi eta Pitz (XV): Beñat Iturrioz. Irakasle eta arkeologo lanetan aritakoa da Beñat Iturrioz (Hernani, Gipuzkoa, 1981). Kirol magisteritzan eta historian lizentziatua. Txalaparta jotzailea. Ataun of the dead trilogia zuzendu du. Trilogiako azkeneko filmak ez du inor epel utzi. Napardeath du izena. Ekainean makina bat proiekzio izango dituzte: 5ean Bilbon, 7an Hernanin, 8an Donezteben, 11n…

  • Oier Aranzabal: “Aberasteko ez, baina euskarazko hedabide digital bat bideragarria izan daiteke”

    Etzi eta Pitz (XIV): Oier Aranzabal. Kazetaria eta musikaria da Oier Aranzabal (Bilbo, 1988). Zuzeu orainkari digitaleko koordinatzailea. Iaz Donostiako Zinemaldian Margolaria film dokumentala estreinatu zuen, eta herriz herriko proiekzioak egiten ari dira orain. Baditu beste hainbat proiektu, baditu beste hainbat kezka. Lou Topet musika taldearekin ere aritzen da. Eta Zarauzko Adarretatik musika jaialdiaren sustatzaileetako…

  • Bego Zuza: “Erraustegiarekin hemendik urte batzuetara gertatuko da amiantoarekin gertatu dena”

    Etzi eta Pitz XIII: Bego Zuza. Bego Zuza Hernanin (Gipuzkoa) jaio zen, 1960an. Bertan bizi da eta herriko gizarte mugimenduetan inplikatutako emakumea da. Zero Zabor taldeko kidea da. Argia aldizkariko lehendakaria da, baina ez dio karguari garrantzirik ematen. Ikusten dituen bidegabekeriei ematen die garrantzia gehiago. Halakoen aurrean, ez da hitz soiletan edo geldirik geratzen den…

  • Lorea Agirre: “Kataluniarren borroka gure borroka da, erabat”

    Etzi eta Pitz (XII): Lorea Agirre Kazetaria eta antropologoa da [wiki]Lorea Agirre[/wiki] (Beasain, Gipuzkoa, 1968). Argian, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian lan egindakoa, Jakin aldizkariko zuzendaria da gaur egun. Zortzi liburu idatzi ditu. Berriki Dabilen pentsamendua bilduma aurkeztu du Jakinek, EHUrekin batera. Gehiago irakurtzeko denbora hartuko luke. Eta iruditzen zaio ez dela aintzat hartzen irakurketaz eta…