• Xabier Alegria: “Etorkizuna da memoriaren artikulazio berri bat”

    Etzi eta Pitz 1: Xabier Alegria (Intxaurrondo, Donostia, 1958). Elkarrizketa sorta bat jarri dugu martxan Etzi.pm atari digitalean. Iraganaz, orainaz eta etorkizunaz mintzatuko gara hainbat lagunekin. Gauzak esateko, kontatzeko eta hausnartzeko dituzten pertsonekin. Aurreneko elkarrizketatua Xabier Alegria da. KASeko bozeramaile izana, EPPKren bozeramaile ere izandakoa, 2015eko apirilean atera zen espetxetik. 18/98 auziko Egin-en atalean auziperatua,…

  • Erkin eta jarrai

    Maite Berriozabal gai jartzaileak puntua: “Etorkizunak dakar hainbeste sorpresa”. Maialen Lujanbioren erantzuna: “batzuetan arrosa besteetan beltza / nahiz eta zilegi den denontzat ametsa / etorkizun txarrena etorkizun eza”. Etorkizunari begiratzen dio etzi.pm atari digitalak, Etzi Portu Maritimoak. Baina nahi du bizi unea. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean izan da Etzi, eta gozatu du zortzi bertsolari aparten…

  • Beste alde batera begiratzea

    Etorkizun hurbil batean, hauteskunde berriak irabaziko dituzte PPk Espainian eta EAJk Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ez da pitonisa irudimentsua izan beharrik hori esateko. Hori hala izanda ere, botoa ematera doazen herritarrek jakin beharko lukete zertan aritu diren azkeneko hamarkadatan bai PP bai EAJ. Askok badakite, eta beste alde batera begiratuko dute. Beste herritar batzuentzat, berriz,…

  • Hazten jarraitu behar du euskal zinemak

    Altzoko erraldoia baino handiagoa da Kataluniako herritarrek egunotan erakutsi duten duintasuna. Baina Kataluniako erreferendumaren inguruko hausnarketak idazten hura bertatik bertara bizi dutenei utziko diet. Visca Catalunya lliure! esatearekin nahikoa dut, oraingoz. Lanak —hain txarra ere ez da— Donostiako Zinemaldira eraman gaitu, irailaren 22tik 30era, eta han bizitakoa eta ikusitakoa jasoko dut ondorengo lerrootan. Aurreneko egunean,…

  • Telebista, nora zoaz?

    “Telebista hilda dago”. Hala esan zuen Goizalde Landabaso EITBko irratietako kazetariak uztailaren 11n, Eibarren (Gipuzkoa), Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ‘Komunikabideak eta herria. Telebista publikoa irudikatzen’ jardunaldian. Landabasoren iritziz, irratiak eta albisteen kontsumo digitalak dute dena irabazteko. Bizkorrak eta arinak direlako, nagusiki. Sakelako telefono baten bidez irrati konexio bat egin edo albiste bat oso bizkor eman…

  • (esn)Ametsetan

    David Lynch: “Benetan garrantzitsuak diren ametsak esna dituzunak dira”. Esnametsetan kontzeptua ere irakurri nuen nonbait. A, bai, euskal presoek idatzitako Ametsen liburuan izan zen. Oihane Makedano Maidagan presoaren testuaren azken parteak hala zituen hitzak: “Esnametsetan beti esnatzen naiz maitearen besoetan, irrifartsu, edo baso batean gabiltza, edo lagunekin hitz eta pitz, ilobekin jolasten, mahai inguruan izaten…

  • Turismoarekin bizi

    Ez naiz aditua turismoan. Ez dut uste gaiaz ezer originalik esan dezakedanik. Turista izan naizela bai, hori esan dezaket. Izan naiz turista lau egunez, aste batez, bi astez, bost egunez, hamar egunez, sei egunez. Epe laburreko egonaldiak egin ditut hiritan, eremu zabalagoetan eta herrixka txikiagotan ere bai, turista. Garai batean argazki kamara analogikoarekin eta orain…

  • Poesia, etorkizunez betetako arma

    Hogei urte ez dira ezer. Hala dio Carlos Gardelen tangoak. Hogei urtez aritu da Auxtin Zamora Hatsaren Poesia Olerki Bilduma koordinatzen, taxutzen, osatzen. Euskal Herri osotik iritsitako testuak bildu eta liburura eramaten. Ikastetxeetan neska-mutikoei poesiarekiko maitasuna erakusten, haien sentimenduak hitzetan dantzan jartzen. 2017ko bilduman, badira Azkaineko, Igantziko, Berriozarko eta Senpereko neska-mutikoen ametsak paperean jasoak. Haietako…

  • #Soyvascoypaleto

    Denetarik esan eta idatzi da aurreko egunetan, ETB1eko Euskalduna naiz, eta zu? saioaren harira. Gertatutakoa, eta ondorengo zeharkako kalteak, bizi garen errealitatearen sintomatzat har ditzakegu. Ondo baino hobeto azaldu zituen Uxoa Anduaga soziologoak euskaldunok-Espainia dikotomian non dauden umorearen mugak eta marra gorriak: “Euskalduna folklorismoaren eta erradikalismoaren artean dago, nonbait, eta hortik ez mugitzeaz arduratzen dira…

  • Nire herrietako galdeketen galderak

    “…eta pentsatu, ni joan eta gero, besterentzako egun gehiago etorriko direla, beste egun batzuk, beste gau batzuk. Zakurrak alderrai, haizeak astindutako arbolak. …” Charles Bukowski Jaio nintzen Franco hil zen urte berean, eta bizitzako lehen hilabeteak, lehen sei urteak, Lezoko Gurutze Santuaren plazako etxe batean egin nituen, elizaren pareko etxean. 4. zenbakikoa. Jakin dudanez, 1568.…