ATOPIA RPG Liburu aurresalmenta (Bildumazale Edizioa)

33,00

ATOPIArpg Euskaraz sortu eta argitaratuko den lehen rol-jokoa da. Bere abenturak konspirazioz jositako Euskal Herria surrealista batean kokatzen dira.

Agortuta

Kategoria Etiketak: ,

Deskribapena

Zer da Atopia?

Atopia (AtopiaRPG edo Atopia Role Playing Game) rol-jokoa da. Gurea bezain surrealista den Euskal Herri batean kokatutako rol-jokoa.

Planeta honetan eta denbora lerro honetan euskaraz sortu eta merkaturatutako lehena.

Liburua da Atopia, baina baita liburua baino gehiago eta gutxiago ere.

Gutxiago, ez baita hasieratik amaierara arte irakurtzeko nobela edo poema liburua.

Gehiago, bestelakoa baina oso gurea den Euskal Herri batera zabaldutako atea izan nahi duelako.

Taldean sortu, idatzi eta marraztu den liburua egin dugu taldean irakurri eta jokatua izan dadin.

Testu koral eta amai(tu)gabea, kolektiboki irudikatua, kolektiboki idatzi, ilustratu, diseinatua izan dena, eta kolektiboki gozatzeko pentsatua.

Definizioz amaigabekoa den testu bat idatzi dugu, luxuzko liburu forman.

Zergatik aurresalmenta?

Inork ez du inoiz honelako zerbait idatzi eta saltzea pentsatu euskarazko merkatuan. Ez dakigu inork erosiko duen liburua. Ez dakigu inork irakurriko duen, erosi eta gero. Ez dakigu inor lagunekin geldituko ote den rolean jokatzeko liburua irakurri ostean.

Aurresalmentak aukera ematen digu hor kanpoan zenbat ero zaudeten jakiteko, eta aldi berean gure fetitxismoa asebete eta inoiz errepikatuko ez den edizio mugatu edo bildumarako edizio bat prestatzeko gugan eta proiektuan konfiantza eta diru pixka bat jarri nahi duzuenontzat. Liburua aldez aurretik erosten duzuenon konfidantza eskertzeko opari berezia prestatu dugu.

Hau ez da Kickstarter edo Crowdfunding bat. Liburua existituko da inork erosten ez badu ere, baina aurresalmentak aukera ematen digu Atopiaren irakurle eta jokalarien komunitatea trinkotzen hasteko.

Erokeria kolektibo honen parte inork baino arinago izan nahi baduzu, hau da zure aukera.

 

 

Zer emango didazue nire diruaren truke? Noiz emango didazue liburua?

33 euroren truke inoiz inon sortu den lehen euskarazko rol-jokoaren lehen edizioa eskuratuko duzu, eta gainera liburua Durangoko Azokaren aurretik erosiz gero Bildumazalearen edizioaren opari esklusiboa lortuko duzu.Esango genizuke zer den, baina ez dugu spoilerrik egin nahi.

>>LIBURUA ETA OPARIA DURANGOKO AZOKAN JASO AHAL IZANGO DITUZU 2019ko ABENDUAN<<. Instrukzioak aurrerago bidaliko dizkizugu ohiko kanal zifratuak erabiliz.

Zure jelcoinak behar ditugu! Hipotesi guztiak zabalik daude!