Etzi Portu Maritimoa

Etorkizuneko nostalgia sortzeko artefaktoa

20,00 

Agortuta

SKU: 978 84 94759796 Kategoria Etiketak: ,

Deskribapena

Amaitu da aurresalmenta!

Zerocalcarek eta BAO argitaletxeak Kobane Calling-en bigarren argitaldia “orain” egitea eta honi “orain” azpititulua ematea ez da kasualitatea. Izan ere, “Zer zioskun mundu guztiak? Turkia hastear dela gerra berri batean kurduen aurka?”, 2016ko martxoan horrela bukatu zuen Zerok Kurdistango bidaien kronika. Orduan da orain.
“Hondamuinean” agertu oso bestelako Zero dugu hemen. Are, hein handi batean, Kobane Calling-en ondokoak izango dira bere baitan hondamuina sortuko dutenak. 2016ko Zero brigadista, Rojavan sendo bezain izutua agertzen zaigu Michelle da. Barne erredurarik gabe, erromintxelaz mintzatzen ez dena, ISISen infernuaren atean egoteak sortarazten dion izua musika zein umorez laguntzen duena, kurduen gizatasuna, umanitatea, miresten duena.

Italierazko bigarren edizioa hartu dugu abiapuntu. Zeroren hitzaurrea Sustrai Colinak emandako aitzinsolasak ordezkatuta. Koldo Izagirrek ekarri du gurera. Jatorrizko Kobane Calling ez ezik, bi gehigarri erantsi dugu:

  • “Zurrunbuila” (Imbroglio) 2016ko abenduaren 24an argitaratu zen, La Repubblica egunkarian.
  • “Garhaziak” (Macelli) 2019ko uztailaren 19an argitaratu zen, Internazionale astekarian.

Bizitzaren alde borrokan bizitza eman dutenak dituzte hizpide istorio hauek guztiek. Haiek ditugu gogoan edizio honetan; haiek omendu eta haiei eskerrak ematen dizkiegu, Hevrin Khalaf zein Ayse Deniz Karacagil oroiminaren bidez.

Argitaletxea: Farmazia Beltza

ISBN: 978 84 94759796

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude