Eburniko kattana 2.2: Otso-harria. Bahía de Pasaia emboscada criminal.

,
David Zapirain-ren avatar

Benta ondoko eskultura egiteko moldea izan zitekeen txirrinda ikuilutik atera dute: lurrean bota, bidea moztuz. Irizar txirrindaren azpian geratzen da, istripua antzezten, Gure Arima Lagundu, Gure Arima Lagundu, nazioarteko laguntza oihua ozen.

Bidetik beherantz datozen bi andrazkoak gelditu egiten dira. Aurpegia zikindu ez duen Guiñi haiengana hurbiltzen da. Lapurra izateak ez baitu kentzen xarmangarri izatea.

Bidearen beste aldetik, lokomotora txiki bat buru dakarren kalesa bat dator malda gora. Han dator Elhuyar. Gezurrezko istripu- barrikadara iristean, Elhuyar bera da jeisten dena:

Oh, zauriturik? Nire bagage-an badut sahats-sustrai hautsa…

– Ederrek pistoloi bat ateraz ematen dio erantzun: Barka gure protokolo eskasa jauna, baina zu gurekin etorri behar duzu.

– oh! Baina, baina…

– Bainak abuztuan jauna. Akaso irailean ere. Zure anaiari gertatukoa zuri ez gertatzea nahiko genuke, hori besterik ez. Hortaz, gurekin etortzea eskertuko genizuke.

Bidean arrabotsak entzuten dira: silbatoen hotsa. Zaldia metalikoak datoz ziztu bizian, lurrina ufaka. Azkaratek Oreretako alkate Gamon topatu du.

– Nire anaia? Zer diozu baina?

– Orain ez, ez dago denborarik. Baina paper hau ezaguna egingo zaizulakoan nago.

Elhuyarrek papera hartzen du. Irakurri ahala begiak eta ahoa gero eta gehiago zabalduz. Burua altxatu, ahotsa errekuperatu du: ez noa inora, ez nire kutxa, zorro eta gailurik gabe.

Zaldiak gero eta gertuago.

– Guiñi! etorri laguntzera!

– Eta horrela, andereñoak, nire lagunek gure koartada zapuztu dute. Itxoin pixkat, berehala nago zuekin.

Zure lagun Gamon da hor datorrena. Eta gizon honek (Elhuyargatik) hau dena eraman behar dugula dio.

– Jaun andereak, ez nago prest nire bagagerik gabe joateko; bahitua izateak ez du esan nahi nire ikerketarako ekipajeari uko egiten diodanik, gainera…

Guiñiren aurpegia aldatzen da.

– Eburniko kattana! Segi zuek aurrera, eta eraman zeuekin parrot hau. Nik prestatuko dut zaldia, gizon honen gauzekin, baina zuek ospa. Ziztu bizian.

Gamon alkatea da Eder eta Guiñiren mikaztasunaren erantzule. Guiñi… hori egiten baduzu zureak egingo du, Gamonek ez dizu barkatuko. Ez duzu denborarik izango zaldia zamatzeko eta alde egiteko.

Elhuyarrek berean dirau, besteen esamesakei gortua edo: gainera, nire pertenentzien artean badira gai batzuk delikatuak, gaizki manipulatuak izanez gero lanjerusak izan ahal direnak eta… pote honetan, esate baterako, alimalezko gar-hazi lehergarri ditugu, zeinak Ameriketako Estatu Batuetako Harrisburg herritik diren helduak eta...

Ixo behingoz berdel halangoa! Potea eskutik kenduta, Guiñik zapia ahoan sartzen dio Elhuyarri, ta Irizarri eta Ederri pasatu. Eder, ez dago aukera gehiago. Zoazte. Fite.

Ezkutuan gordeta zuten zaldi mekanikoaren alforjetan paketatzen du Guiñik Elhuyarrek zamatzen zuen bordela, lagunek ospa egiten duten bitartean. Gai lanjerusaz beterik potetxoa atorra azpian sartzen du. Zaldia zamatutakon Gamon iristen da. Just-in- time. Zaldia xaxatu, bidetik behera bidali eta aurre egiten dio alkateari.

– Geldi hor zerri halakoa! Oraingo honetan ez duzu ihes egingo.

– Egun on alkatea jauna. Hankartea ondo? Bigarrena ere galdu duzula ematen du!

– zu…. zu…. bestelakoa da zuk galduko duzuna orain. Lagunek hemen utzi zaituzte, armarik gabe. Zer uste duzu? Armarik gabe zaudelako ez dizudala tirorik eginen?

Hori esatean Gamon hurbildu zaio Guiñiri. Tasserra buruari zuzenduta. Gamonen gainontzeko laguntzaileek inguratu dituzte. Ondo daki Guiñik helmugan, hell mugan baizik dagoela.

– Ez, ongi dakit aitzakirik ez duzula behar jendea hiltzeko. Ezta ume txiki bat hiltzeko ere.

Mugimedu azkar batekin Guiñik burutik bulerrara jetsi du Gamonen armadun eskua. Gamon mugitu ezinik geratzen da, Guiñiren hatzaparrak haren eskuak kateatuta.

Tiro egin jauna, tiro egin. Azkarate da oihukatzen duena.

– Tira, zu ere hemen? Egun handia da, nirekin etorriko zarete infernura. Han zain ditugun lagunak zoriontsu izango dira zuek ikustean.

Gamon orduan konturatzen da Guiñik zerbait duela gordeta atorraren azpian.

– Zer duzu hor, zer duzu hor… askatu nazazu, askatu…

– Ai alkate jauna, hiltzeko beldurrik? Hiltzeko prest bai, baina soilik besteak hiltzeko ezta?

Guiñik Gamonen taserraren katua sakatzen du, bere bularraren kontra tiro eginez, gorde duen Elhuyarren flaskoaren kontra. Barrukoa honek esan bezain lanjerusa izatea da haren azken pentsamendua. Ezingo du jakin zuzen zegoela, horren azkar eta handia izan da eta eztanda.

Bidean aurrerago dauden lagunek entzuten dute danbatekoa. Guiñik bidalitako zaldia haiengana iristen denean onddo itxurazko lainotxoa da ikusten duten bakarra.

Irudia: El pato Donald y los tres mosqueteros. Guido Martina eta Pier Lorenzo De Vita. ERSA, 1973 (Colección JAJA)

 

Iruzkinak