Ez, ez zara gogoratuko non ibili zinen, baina bada norbait oroitzen dena. Norbaitek gogoan du non ibili zinen, edo hobeki esanda, zerbait oroituko da non ibili zinen.
Aurreko batean, geolokalizazioaz ari ginela, lagunari sakelakoa erakusteko esan nion. Hartu eta denbora gutxira oporretan egin zituen mugimenduak ikusi genituen. Noiz hoteletik atera zen eta hondartzara joan zen. Lagunak ezin zuen sinetsi.
Sakelakoa ez badugu egoki erabiltzen, baliteke gure bizitzaren timeline-a Googleren zerbitzarietan egotea. Izan ere, gero eta ohikoagoa da gure gps-a aktibatuta eramatea uneoro. Ez badiogu ezezkorik esaten Google-ek gure mugimenduen denbora lerroa egingo du:
Asko dira Googlek dohainik eskaintzen dituen zerbitzuak: bilatzailea, Gmaila, Android, Google Maps, YouTube, Chrome, Google Now, Google Music, Google calendar, Google Earth, Google+, Analytics, Blogger, Google Alerts, Google Docs, Drive, Hangouts, Google Play, Play Books, Play Movies, Play Games, etab…
Trukean, noski, informazioa ematen diogu. Google enpresa teknologikoaren diru sarrera nagusia publizitatea da, bere balorerik handiena informazioa da.
Hala ere, informazioa kudeatzen uzten digu, gure begietara behintzat. Goiko irudian ikusten den bezala, zenbait historial pausatzeko aukera ematen digu. Horiek pausatzea izan beharko litzake kontu bat sortzen dugunean lehenengo egin beharrekoa.
Hona hemen gure informazioa kudeatzeko zenbait lotura:
Kontrol panela:
Informazio guztia bateratzen duen panela. Zerbitzu ezberdinetako jarduerak ikusi daitezke bertan.
myaccount.google.com/dashboard
Kontura konektatutako aplikazioak:
Zenbait webgune edo aplikaziok Facebook edo Googleren bidez sarrera eskatzen digute. Hona hemen baimendutako aplikazioen zerrenda. Gomendagarria da noizbehinka aplikazioen garbiketa egitea, batez ere, zein aplikazio den ez dakigunean.
https://security.google.com/settings/security/permissions
Kontrolatu zure Google iragarkiak:
Gure profilaren arabera iragarki ezberdinak erakusten dizkigute. Begiratu zein den zure profila.
Zein gailu dituzu?
Hemen zein gailuetatik konektatu zaren Gmail kontu horretara ikusi dezakezu. Gailu ezezagunik dagoen kontrola dezakezu.
myaccount.google.com/device-activity
Non daude zure gailuak?
Zure gailuak non dauden ikusi blokeatu eta ezabatu egin ditzakezu. Oso interesgarria mugikorra galdu edo lapurtzen digutenerako.
Kokapen historia:
Android gailu bat baduzu baliteke zure kokapenaren informazioa gordetzen egotea. Era erraz batean desgaitu daiteke kokapenaren historiala.
Jardueren historia
Bertan egin dugunaren historiala ikus dezakegu. Ez da nahikoa nabigatzailearen historiala ezabatzea, zure Interneteko jarduera ezabatu nahi duzunean. Bilatu duguna, erabili ditugun aplikazioak, zein ordutan erabili dugun, etab…. ikusi dezakegu (bai, sakelakoan zein aplikazio erabili ditugun ere bai)
myactivity.google.com/myactivity