Ez da lehenengo aldia; arriskua beti egon da hor. Sistema eta botere instituzionala azkar jabetzen da gorabidean dauden termino eta ideiez. Horren aurrean, sarritan, kontraboterean kokatzen diren subjektuak horretaz ohartzen direnean, kontzeptu edo hitz berriak bilatzen dituzte bakoitza non kokatzen den argi adierazteko. Batzuk etortzen zaizkit burura, adibidez: ekologismoaren inguruan azkenaldian agertu diren kontzeptu berrien gorakada, ekologismotik jasangarritasunera, jasangarritasunetik desazkundera … edo arlo politikoan demokraziarekin gertatzen dena. Sistemak bere jatorrizko esanahia hustea lortu du (demo=herria eta cracia=boterea) eta bereganatzea. Horren aurrean, lehen esan dugun moduan, terminoa erabiltzeari uko egin ahal diozu termino berri eta konplexuagoak asmatzen, baina terminoaren aldeko apologia ere egin dezakezu, Katalunian ikusi dugun moduan. Bertan, demokrazia, termino hegemonikoa den heinean, aldarrikapenen oinarri bilakatu da berriro aldaketaren alde.
Beraz, aipatzen dudana ez da ezer berria eta beste milaka adibide ere izango dituzue buruan. Horregatik, hurrengo Ekonomia Sozialeko Foru Globala (Global Social Economy Forum, GSEF) Euskal Herrian, Bilbon, egingo dela iragarri zenean, zuzenean kezka etorri zitzaidan burura. Eta orain, data hurbiltzen denean, berriro datorkit galdera. Izan ere, oraindik orain ekonomia sozialaren mugimenduaren helburu nagusiak hauek dira: ekonomia soziala zer den sozializatzea eta tokian tokiko ekosistema eta sare txikiak sortzea. Hori horrela izanda, nola balia dezake mugimendu honek horrelako foru bat?
Orain arte joko zelai txikietan egon gara jokatzen, behetik sortzen, gure arteko konfiantzak eta harremanak bultzatzen, poliki-poliki urrunera goazelako. Baina bat-batean instituzio zehatz batzuk trenera igo dira, eta, normala denez, lokomotorrean joateko asmotan, bagoi arruntak beste batzuentzat dira eta. Bilbon ekonomia sozialeko eragile ugari existitzen dira noski, anitzak, baina ez nuke esango Bilbo arlo honetan bereziki aitzindari izan denik. Hala ere, denok dakigu bilbotarrok dena handira egiten dugula. Horregatik harro esan dezakegu gai honetan ere munduko erreferenteak izango garela, ilusio hutsa eta unekoa baldin bada ere. Baina aurreikusi genezake behintzat bertoko instituzioek tanto polit bat apuntatuko nahi izango dutela, eta, aldi berean, ekonomia soziala terminoa medioetan agertuko dela, kargu politiko batzuen eskutik segur aski. Ez dakit benetako agenteak zeintzuk diren azaltzeko denborarik egongo den, esperientzia errealak ezagutzeko, behetik egiten ari diren proiektuak konpartitzeko, harremanak egiteko… Hori bai, egun Bilbo errefuxiatuen harrera hiria den moduan, ekonomia sozialaren hiriburu “erreferentea” bilakatuko da egun horietan, ideia lau haizetara zabalduz.
Historia errepikatu egiten da. Aukerak eta arriskuak. Bonbardaketa mediatikoari esker segur aski gaia jendarteratuko da. Desitxuratuta agertuko da. Segur aski kontraboterean kokatzen diren hainbat sektoretan mesfidantzak sortuko ditu terminoak. Ekonomia Sozialari aspalditik “solidario” edo “eraldatzaile” abizena jartzen diogunok nekez lortuko dugu ekimen hauen eragina birbideratzea. Edo ez. Bi bide daude: termino berrien bidez jendartea eraldatzea bilatzen dugunok etengabe gure proiektua birdiferentziatzea, edo daudenei eutsi eta egun hitz hegemonikoak direnak ideia iraultzaileen alde kokatzen asmatzea.
Esango nuke arazoa ez dagoela hitzetan bakarrik, ekintzetan baino. Bulego asko eta ekoizpen gutxi. Itxaropen urria ematen dit berriketa horien inguruan sortzen ari den ekosistema paraburokratikoak, tartean eliza eta besteen pobreziaren kudeatzaile askotxo, baina jende gutxi benetan alternatibak sortzen ari dena, gauzak (materialak) beste modu batera egiten, ekolijiko zein sozialki.
Kongresu , web, askotxo eta tailer gutxitxo. Eskulana, aniztasun funtzionala dutenentzat, preso ohiak, etorkinak, gizajo jendearentzat uzten da orohar. Jende “ikasia” ez dago halakoetarako , ez daki,eta ez du nahi. “Gizarte eraldatzaileak” gizajoeri laguntzeko aparatajea omen dira. Soldata, bidaiak, kongresoak……..
Honek ez du aldatzen lanaren eta pobreziaren sena,ez eta gure ekimen suntsitzailea , izatekotan jasangarria izaten lagundu eta “pobreziaren kudeatzaile-natura koitaduaren erizain “kasta bati lana eman eta konzientziak arindu. Aspaldi asmatu zuen hau elizak
Gu elikaduraren arloan ari gara lanean aspaldi, eta diskurtsoak zabaltzen eta hedatzen ari diran heinean aurkitzen ari garena da, alde batetik betiko sistemaren fagozitazioa baina bestetik, erasgile ustez zintzoak, konzeptuetaz jabetzen, jendarte aurrean diskurtso agroeko…..en ordezkari eta kudeatzaile moduan azaltzen baina arlo birtualetik errealerako jauzirik eman gabe , eskuak zikindu gabe, hirietatik irten gabe eta praktika ekonomiko erreala powerpointarekin konfunditzen.