Joxe Lacalleren lana oso ezaguna da. Azken urteotan, gainera, Joxe Lacalle bera ere. Hau da: Lacallek egindako argazkiak pertsona askoren kronika osatu dute, eta haietako bat baino gehiago gogoan izango dugu iltzatua… argazkilariaren izena ezagutu ez arren.
Ez da harritzekoa, beraz, bere lana biltzen duten liburuak jada deskatalogatuak izatea (Memorias de lacalle, Si te mandan una carta… eta agian izenik gabekoren bat, ezta?)
Gertutasuna izan da Joxe Lacalle argazkien ezaugarri nagusiena, erretratatzen zuenarekiko gertutasun fisikoa, hain zuzen ere. Horrela, Euskal Herriko bizitza sozialaren eta politikoaren gertuko lekuko bihurtuta, Joxe Lacalleren lana ikonikoa da. Halere, eta akaso horregatik, argazkilaria baino haren argazkiak egiten zaizkigu ezagun. Bai eta argazkietan agertzen den jendea ere; horregatik, irudi hauen aurrean, argazkiak jasotzen duen gertaera nahiz pertsona gure oroimenean bilatzeari ekiten diogu konturatu gabean.
2025eko apirilean abiatu erakusketaren karitik, Lacalleren 13 argazki lamina bihurtu ditugu Farmazia Beltza argitaletxearekin elkarlanean, kronista ez ezik artista denari esker onez.
Atzera begirako erakusketa ibiltaria lan honen berri ematen ari da, batez ere Nafarroan zehar. Hurrengoa Zizurren izanen da, urrian zehar.
Bitartean…
Joxe Lacalle: atzerako begirada
13 postal (148,5×210) + faja
Farmazia Beltza, 2025
12 €
ISBN 9788412968309
Prentsan argitaratuak: