1994. urtean, AEBetako Mundu Txapelketaren arira, Grezia eta Bulgaria Chicagoko “Soldier Fields” zelaian norgehiagoka ari zirelarik publizitate kartela eramaten duen hegazkin txiki horietako batek zeruak zeharkatu zituen, atzean “Macedonia for the Macedonians” zioen kartela zeraman. Ekintza hori egiteko partidaren hautaketa ez zen ezustekoa. Antzinako mapetan agertzen zaigun Mazedoniako erresuma, gaur Grezia eta Bulgariako eremuen gainetik marrazten baita. Eta Mazedonia izeneko estatuak ofizialki gaur arte izenik gabe dago, Greziak ez du onartu bere Mazedoniako erregioa duen izen bera inongo estatuak izatea eta auzia NBEra eraman du, gaur egun auzi hori konpondu gabe jarraitzen du.
1991 urtean, Mazedoniako Errepublikak bere independentzia agertu zuen. Baina ezin izan zen Mazedonia izenarekin bataiatu, Greziako Mazedoniako eremuak iparralde guztia barneratzen du. Eta Greziar gobernuak ukatu dio errepublika honi izen bera hartzea, bere burujabetasuna zalantzan jarriko lukeela argudiatuta. Ofizialki NBEk Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia edo FYROM (ingelerazko Former Yugoslavian Republic of Macedoniatik) izena onartu du behin behineko izena onartu arte, baina beste estatu askok, Mazedonia izena onartu dute alde biko akordioei ezker. Orduz geroztik Greziako hedabideetan haien bizilagunari izendatzeko kapitalaren izena baliatzen dute “Skopje” eta mazedoniar eslaboei berriz “skopiani” deitzen diete, nahiz eta kapitalean ez bizi.
Bai errepublikari zein Greziar erregioari izen berari dagozkie baina egun bi herri eta kultur ezberdinak bizi dira orain dela 2500 urteko erresumako eremu hartan. Orduan Mazedonia mundu helenikoari lotuta zegoen, Alejandro Magno greziar hiztuna zen eta Mazedoniarrak greziar hiztunak izateaz gain, greziar zibilizazioaren parte bat izan ziren. Baina gaur egun egoera ez da guztiz berdina. Mazedoniako Errepublikak 2 miloi biztanle ditu gehienak eslaviar jatorrizkoak dira, halere eslaviar hegemoniari gutxiengo albaniar hiztun komunitate indartsu batek aurre egiten dio (%25), beste gutxiengoak ere badira, Serbiarrak, turkiar hiztunak eta Roma ijituak besteak beste.
Mazedonia helenikoa izan da Kristo Aurreko IV mendetik aurrera eta VI. mendean eslabizatua izan zen iparraldean, bizanzioan egon zen eta geroago inperio otomanoan, Grezia bezala. Mazedonia gerrarako eremua izan zen Lehenengo Munduko Gerra. Orduan Grezia eta Turkia sortu berriak ziren Inperio Otomanoaren errautsetatik, gauza bera gertatzen zen balkanetan. Orduan Eleftherios Venizelos gaurko Greziako askatzaile ezagunetarikoak bizkarra eman zion Greziako monarkia germanofiloari, eta aliatuen laguntzarekin Greziako Mazedonia hartu zuen Bulgariar eta Turkoen aurka. I Mundu Gerraren armistizio negoziazioetan Greziak Bulgariar Erresumari Egeoan zuen zonaldea kendu (Greziar Mazedonia) eta berriz helenizatu zuen edo behintzat homogeneizazio helenikoa bultzatu zuen.
1914-18 gerra ondoren Jugoslabiako lehenengo erresuma sortu zuten Balkanetako herri eslaviarrek eta elkarrekin egon ziren 80 urtez, hasiera monarkia bat bezala eta II Munduko gerraz geroztik Errepublika Federal Sozialista bezala.
Mazedoniak oso parte hartze txikia izan zuen Bal-kanetako gerran, hala ere ez da libratu tentsio talde etnikoen arteko talketaz, biztanleriaren %25a kosoboko albaniar jatorrizkoa da eta UCK talde armatuak hainbat ekintza burutu ditu, gaur egun alderdi eslabo eta albaniarren arteko akordio batengatik mantentzen da bakea.
1991ean ere Grezian eragina izan zuen “Mazedoniako auzia”k. Greziako iparraldeko herri askotan Mazedoniako ikurra jarri zuten “Eguzki bat” eta manifestazio erraldoiak ospatu zituzten Mazedoniaren izaera greziarra aldarrikatzeko. Gaurko lehen ministroa den Antonis Samarasek Nea Demokratiarekin hautsi zuen orduan eta alderdi propioa sortu zuen “Greziar Udaberria”. Hiritarrek Mazedoniar Errepublikatik etorritako kamioen sarrera galarazi zieten Salonikako portuan.
NBEko batzarreko eserlekuari dagokionez, Mazedoniako Errepublikak ez zuen onartu “F” hizkian esertzea eta Greziak berriz “M” sailkapena ukatu zion, azkenean “T” eremuan daude eserita Tailandiaren parean. Ondorengo urteetan FYROM izena NBEn gelditu da eta Mazedoniar Errepublikak alde biko itunak sinatu ditu hainbat estatuekin. Beste izen batzuk ere mahai gainean jarri dituzte Mazedonia Errepublikak eta Greziak. Mazedonikoa Errepublikak proposatutako “Mazedonia Berria” “Goi Mazedonia” “Eslaviar Mazedonia” izenei uko egin dio Greziak, aitzitik beste izen batzuk aurkeztu ditu “Vardar Errepublika” edota “Skopje Errepublika” izan ere ez du onartzen Mazedonia terminoa inondik inora baliatzea. 2005 urtean NBEetako ordezkari batek “Mazedonia-Skopje Errepublika” proposatu zuen eta Greziak onartu ez bazuen ere negoziazioetarako abiapuntua zela onartu zuen.
Gaur egun auzi hau ez dago konponduta, eta Greziak Mazedoniar Errepublikaren Nazioarteko erakundeetako sarrerari betoa ipini dio izenaren auzia konpontzen ez den bitartean. Arazo hau izenetik haratuago doa, izan ere Mazedoniar errepublika eta Greziak erreferente historikoen gaineko borroka daramate. Adibidez Skopjeko aireportuari “Alejandro Magno” izena ipintzeak Greziarrak asaldatu ditu. Eta Greziarrek “Verginia Eguzkia” sinboloaren erabilera galarazi diete Mazedoniar eslaboei haien ikurretan. Beste aldetik hainbat eskolatan, mapetan eta kamisetetan Mazedoniako Errepublika Salonika eta Greziako Trazia eremu bakarrean agertzen dira, Mazedonia handi baten erreferente bezala. Nahiz eta Mazedoniak ez du sekulan sarbidea izanen Mediterraneoan, bere egoera ekonomikoa larriki baldintzatuta dauka bere bizilagunarekiko harremanengatik, izan ere Mazedonian gehien inportatutako produktuak Grezian ekoiztuak izan dira, hots Greziako balantza komertzial ahula zuzen jartzeko laguntza paregabea jaso dute iparraldeko estatu berriagatik. Berriz krisiak jota Greziatik asko dira muga gurutzatu, erosketak egin eta depositua betetzen dituztenak.
Bai SYRIZA eta bai Nea Demokratiak adostuta daukate zein den gai “nazionalen” gaineko politika, hots mazedoniaren izenaren gaia, Txiprearen okupazioa eta Turkiarekiko harreman gorabeheratsua dela eta lerro bera mantenduko da Atenasen. Mazedoniarrek 150 estatuen babesa jaso dute azken urteotan baina Europar Batasunaren sarrerari dagokionez Greziak dauka giltza, bitartean bi herrien suntsipen ekonomikoa jarraitzen du. Akaso SYRIZAren gobernu batek, beste eremutan bi herrien arteko elkarlana ekarriko du? Ikusteko dago. Gaur egun Greziako gizartearentzat Mazedoniako auzia urrutiko arazo bat bilakatu da.
Gaur @etzipm-n:
Juan Etxenike: Mazedonia Gora Mazedonia Behera #etzi
http://t.co/xzmmt6DAwu http://t.co/zCzvPyNDJx
RT @etzipm: Juan Etxenike: Mazedonia Gora Mazedonia Behera #etzi
http://t.co/aKUa7lIT5n
http://t.co/gULAT8rtuo
RT @etzipm: Juan Etxenike: Mazedonia Gora Mazedonia Behera #etzi
http://t.co/aKUa7lIT5n
http://t.co/gULAT8rtuo
RT @etzipm: Juan Etxenike: Mazedonia Gora Mazedonia Behera #etzi
http://t.co/aKUa7lIT5n
http://t.co/gULAT8rtuo
RT @etzipm: Juan Etxenike: Mazedonia Gora Mazedonia Behera #etzi
http://t.co/aKUa7lIT5n
http://t.co/gULAT8rtuo
RT @etzipm: Juan Etxenike: Mazedonia Gora Mazedonia Behera #etzi
http://t.co/aKUa7lIT5n
http://t.co/gULAT8rtuo
RT @aiertgoenaga: Gaur @etzipm-n:
Juan Etxenike: Mazedonia Gora Mazedonia Behera #etzi
http://t.co/xzmmt6DAwu http://t.co/zCzvPyNDJx
Petra Schelm liked this on Facebook.
RT @etzipm: Juan Etxenike: Mazedonia Gora Mazedonia Behera #etzi
http://t.co/aKUa7lIT5n
http://t.co/gULAT8rtuo